L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-Korrika (7. zenbakia) (1985-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Korrika dantza

 

Txantrearena

 

Apirilaren ondarren, Ortzadar euskal folklore taldeak Irunean antolatu zituen "Nafarroako makil-dantzei buruzko ihardunaldietan", Otsagi, Biana eta Erribera aldean makilez baliatuz dantzatzen diren dantzez, sakon eta luzaro hitzegin zen.

        KORROK aldizkari/dantzari honen borondatea ponentzia bat aurkeztea zen, non, etengabeko ikerketaren ondorioz, gure azken fruitua ezaguterazi nahi bait genuen. Inbidia eta zelo profesionalek, oztopo gaindiezinak izanik, euskal folklore mailan iragan hamarkada hauetan egindako aportaziorik aberetsenetariko bat plazaratzea galerazi ziguten.

        KORROK-ek, inolako babespen eta kultur bekarik gabe, burutu duen inbestigazio horren izenburua "KORRIKA DANTZA" da.

        Gure jakintsuek diotenez "Kalejira eta Karrika dantza" ezagunen bariante bat liteke. "KORRIKA DANTZA", lasterka erara dantzatzen den heinean kalejiraren multzokidea dugu, baina "Makil dantza" multzoan sar daiteke ere, Makila / Lekuko / Testigoa eskuan eramanik dantzatzen delako.

        Bi dantza mota horien ezaugarriak hartzen ditu gure "KORRIKA DANTZAK". Bi dantza horien eragin nabariak dituenez gero, Dantza-zubi edo dantza hibridoa ote?

        Ihardunaldi antolatzaileen gure kontrako boikota izugarria izan arren, Euskal Ihardunaldi antolatzaileen gure kontrako boikota izugarria izan arren, Euskal Dantzari Biltzarra eta Londreseko Royal Ballet guztiz interesaturik omen daudela gure belarrietara ailegatu da.

        Haientzat eta Euskal herriko hanka arin guztientzat (KORRIKA partaidentzat batipat) KORROK ale berezi honetan KORRIKA DANTZAren Koreografia argitaratzen dugu.

        Doinuaren partitura ezin dugu oraingoz transkribitu, KORROK txistularia UVIn ingresaturik baitdago: KORRIKA DANTZAren entsaio batetan jasan zuen makiladaz suspertzen ari da. Gure "Piccolo" sendotzen den bitartean, premia ateragaitza dutenei, telefonoz tatarea diezaiekegu melodia, nahiz eta tremolo eta gorgoritoz jorisik egon.

 

        Korrika dantzaren atrezzoa

        JAZKERA: Eguraldiaren arabera aukera: Txandal edo bestela Prakamotza bere kamiseta eta Kanesurekin. Ezinbestekoa da GERRIKO eramatea. Neskek GERRIKO ARROSA eta mutilek GERRIKO URDIN ARGIA.

        MAKILA: Urteko KORRIKAri dagokion Testigoaren kopia bana.

        DENBORA: Kilometro bat korrika egiteak irauten duena.

        OIHUAK: Dantza-mugimenduak seinalatzeko gisa hontako oihuak erabil daitezke:

                ALE HOP! AUPA! JODO! UF, UF!

                OSTIXE! AGGGG! REDIO!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.