L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-Korrika (7. zenbakia) (1985-maiatza) —<korr0728>




 

 

AEK: erreziklajearen aitzindari

 

Nafarroako AEK

 

        Baietz, jaun andereok, berziklapen garaitan bizi gara, eta, gure jantzi zaharrez berriak egin behar, gure tximak goizero kolore fosforeszente ezberdinez orraztu behar, eta jakina, gure egitura zaharrei hautsa kendu eta birmoldatu behar.

        Lan neketsua gero! Jantziena ez, ez eta fosforeszentziarena ere, baina bestea...! Halabaina, funtzionamendu demokratikoa dela, efikazia dela, irudi publikoa dela, beti ere badago zerbait, aldatu beharrekoa. Nafarroako AEKn ere, honelaxe.

        Heldu bait zaigu, aspaldion, barne azterketarako garaia. Ispilu aurrean jarri gara AEKn, aber gure itxura nolakoa den, eta han hemenka neurri berriak hartu, eta jaka eta galtzak luzatu beharra dugu, hazi eta zabaldu nahi izanez gero.

        Garai hontan, dena dugu gure aldeko jarreran; pentsa: Udaberria kale herri aho begi gogo AEKn; berehalakoan KORRIKA, eta, aizu! Iruñean bukatuz! beraz, jaia, festa, mobida, tranka, festondoa, eta gero berriz tajora..., zer gehiago nahi...

        Baina ez da hortan bukatzen, ez. Hasiak gara, lehenagotik, beste korrika batetan, Nafarroako AEK txukun jartzearena. Bai lagunak, aspalditxotik, bi urtez edo, ari gara AEK astintzen. Aber gure makinaria datozen urteotan kilometro gehiago eta azkarrago egiteko prestatzen dugun. Zeren eta, azkenekootan martxa erdi galdua bait genuen; bai, bai, erdi galdua, begira:

        Bost urtetan, bost, klaseetara engantxatu ditugunen kopurua gutxitu zaigu 2.300 tipotan. Honekin, aurtengo ikasle kopurua 2.500 ingurukoa dugu. Osea, martxa hontan, Reaganen heriotzerako lau katu iuntanbor. Zalaparta behintzat eginen genuke, hala gertatuko balitz.

        Bueno, baina, zergatik, zergatik ikasle kopurua txikiagotu? Zer, ez al dakigu klaserik ematen? Bai, noski baietz. Gure etsaia, ordea, diru falta izugarria.

        Navarra Territorio Foraleko Gobernuak, 22,5 pezeta ikasleko orduko ematen digu, bataz beste, AEKko ikasleoi. CIEko ikasleei, berriz, 185 inguru; EPAko ikasleei, 145 inguru. Hego Afrikako beltzak diskriminatu? Zer da, ba, diskriminatzea? Ez al dugu, ba, beltzak iduritzen?

        Garena garela, hortxe kakoa. Euskararen Irakaskuntzaren Dohaintasunezko gure ametsa, langabetu agertzen zaigu. Ze, jakina, AEKko irakasleek ere jan eta edan egiten dute, eta beren gastutxoak ere badituzte, joe, kostoa, pribak..., enfin, minimoak. Erran nahi bait da, AEKko klaseek badutela suposatzen presupostu koxkorra, eta zeruko laguntzarik bakanetan jaso ohi dugu...

        Orain ofiziala den irakaskuntzan ere badago gastua, bai, baina ez konparatu, e? Zeren AEKko irakasle batek 55 talego hilean balio ditu, eta, presupostu publikoetan bere babesa aurkitzen duen irakasle "ofizial" batek, berriz, 102 talego... bai, ehundabi. Eta kontutan izan gabe beste lan baldintza guztiak, e! Hau guztiak gezurra dirudi, baina honela dago panorama. Merkatu honetan aberatsenak beti irabazten duenez, guk hemen indartsu irauteko mirariak egin behar.

        Hala guztiz ere, ze demontre!, plaza txarragotan toreatu dugu (1), eta etorkizuna itxaropentsu, oparoa dakusagu; esan bezala, ari gara berziklapen ihardunetan, eta epe laburrean ailegatuko zaigu erditze momentua.

        Erditze baino gehiago, gure, esaerak balio dezala, "haur-probeta"ren garapenaren amaiera. Bi urtez irakiduran egonik, bada garaia probetxuzko zerbait lortzeko. Lortu ere, lortu nahi duguna zera da, funtzionamendu efikaza eta dinamikoa, eta jendeari AEK berreuskalduntzerako tresna erakustea. Bueno, edo eta AEK bezalako zerbait. AEKn planteatzen den filosofia, herri zahar hau euskalduntzeko sistema, egokia delakoan. Pasada teorikoa alkanto, ezta?

        Beno, bromak aparte, Nafarroako AEKren txukuntze lanak aurrera doaz, pausuz pausu, gau eskolen koordinazioan batez ere, oraingoz, eta gero datoz didaktika sistema egokia, irakasleen statusa, liberatzea, ardurak, soldatak... Gero, eraketa organigrama, oraingo sistema mediebal hau hobetzearren, eta beste hainbat gauza.

        Ahaztu gabe, jakina, arkumearen amatxoa. Aber nola lortzen dugun finantzar estaldura, sosa alegia. Azaldutako datuak mintzo dira, nahikoa behar den guztia ulertzeko. ¡A¡ Urralburu, kariño, noiz espabilatuko ote... Beno, noiz... espabilatuko ote...

        Agurra ematera goaz. Esker aunitz eman, eta azkeneko mezua: "Hartu zure lagunak, eta berzikla itzazu AEKn!

 

(1) "en peores plazas hemos toreau"

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.