L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 1 (1982-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Ahuntzen ibilaldia

 

Ermi Madariaga

 

Total, hemengo laurok airoski lorietan ginen eta ipuin polit guziek bezala; sorgin bat etorri zen. Hura ez zen batere gaiztoa. Ez, batere... Izigarrizko bihotz handi bat zuen. Bainan, gure ipuinetazko herrira heldu zelarik, ez zuen konprenitzen ahal, harek, horren luzez ezagutzen zuen gizonttoa. Sorginak beti eta gutiago ulertzen zuen; beti eta gutiago bere burua geure ipuin herriko jendeetaz bere burua maitaturik sentitzen zuen. Eta, batez ere harek gizonttoarekin ipuinak egin nahiz eta ahuntzak gorde zaindu eta berotu. Baina, gizonttoa jadanik biziki urruti zebilen beste ipuin batetan sartua. Ipuin berrian neska erdi-tzar-erdi-on ezagutu berri zuen. Begiak dirdiraz, gizonttoak ez zituela sorgin onaren intenzioneak ikusten.

        Halako batetan gizonttoak neska berriarekin beste ipuin mundura ihes egin nahiz ari zen... astelehen euritsu batez gure sorginttoa bere ahuntz goxoekin bakar bakarrik gelditu zen —nigarrez— bihotza euria bezala, busti bustia.

        Gizonttoak begiak dirdiraz zituen: beste mundu berria bere esku beroez hunkituko baitzuen neska erdi-tzarerdi-onak bidea erakutsiko ziokean .. Mundu berri hori zonbat gustatzen zitzaion nihork ez du asmatzen ahal; Eguzkiak irripar egiten zien haren begi dizdiratsuei eta neskatoak behatza gora aldera itzuliaz erakusten zion: «Hara neure lagun minena!» Eta gizonttoaren sudurra, ahoa bezala, dardaraz gelditzen, mugitzen zen!

        ...Mundu hortan etxe luze luze bat hiru ehun eta berrogoi malladi elkarrekin higo behar zituzten, sei dorre luze eta zorrotzak hunkitzeko, bi dorreen gainean izigarrizko zuhaitz bat josirik zen, ttonttorrean, Maltako gurutze hori, xuri eta urdin. Eguzkien pindarrek gurutzeak itzuli arazten zituzten: hala gizonttoak mila eta mila kolore desberdin, forma desberdinak asmatzen ahal zituen. Batzuetan dorre gainean arrain gorri gorri eta bustiak jauzika eta hegazka ikusten zituen, gero suangile gero musker itzel batzu, geroxago suge dotorre batzu... Gizonttoaren begiek ez zuten nihoiz halako dizdira berezirik erakutsi; neska erdi-tzar-erdi-onak bidea erakutsiko ziokean! Neskak ez zuen gizonttoaren esku beroa uzten; bere eskuek horren latzak, neskak ez zituela bereetarik joaiten uzten ahal.

        Ahuntzek gizonttoa apreziatzen zuten bizi. Orai , bere begietako dizdira ikusi ez zutelakotz, ez zuten konprenitzen ahal nola gizonttoak beste mundura joaiteko gutizia ukan zuen.

        Goiz batez, sorgina hurbildu zitzaien eta esplikatzera ensaiatu zen nola gizonttoa suangile, musker, suge, eta gurutze polit batzuen laztantzera joana zeta. Baina , ahuntzek ez zuten dizdira hura ikusi, eta beti gizonttoaren berri jakin nahi zuten.

        Egun oroz, gizonttoari eskeintzen zioten esne gardena gutika, gutika suntsitzen hasia zen. Sorginak bere egin ahalak egiten zituen ahuntzei esplikatzeko nola gizonttoa laster etxeratuko zen eta esneak beti garden izan behar zuela, hura berriz itzuliko zenerako Baina, ahuntzek gizonttoaren esku latzak sentitu nahi eta buruez denak elkarrekin ihardesten zioten «BeheEZ; beeheeez, beheez, ez behe ez».

        Sorginak ahuntza begiraturik burua apaldu zuen eta berak ere gizonttoaren begi dizdiratsuak begiratu nahiz ari ari zen. Gizonttoa beste ipuin munduan bai ontsa zela, suangile, musker, suge eta gurutze kolorezkoak bere buruan sentsazione eztitsu batzu sor arazten zioten.

        Neskatoak bere behatzez beti eguzkia erakusten zion, gizonttoari noiztenka: «Hori da neure lagunetatik minena!» oroit arazten, gizonttoak ahazten zuelarik. Honi maiz burutik eskapatzen zitzaion, bere begi dizdiratsuek beti suangileei, muskerrei, sugeei, eta gurutzeei so egiten zielakoeta egun batez neskatoak ez zuen bere lagun mina hatxeman, gizonttoaren eskua azkarki hestutu zion, nehoiz ez zituen horren esku latzak sentitu behatzaka neskak lasaitu zuen, eta gizonttoaren eskua gutika hoztu zen. Neskak ez zuen geroztik berriz bere eskua eman nahi izan. Gizonttoak eskuak izoztuak zituen eta neskaren eskuak harrapatu nahiean zen —orduan baizik oroitu zen neskaren behatzak erakusten zionetaz...

        Ahuntzen berotasuna bururatu zitzaion. Non ote ziren orain eguzkia eskutatu zelarik eta bere esku latzak horren gogortuak zituelarik? Hoztasun berri honek belarrietako mina emaiten zioen eta begiak hesten zituen, bere buruan suangile, musker, suge eta gurutzeak nahasten zirela, horren nahasmasi handia eginez, gizonttoari berriz sorgina aurkitzeko nahia sartu zitzaiola, eta ahuntzen begirakada eztia ikusteko ere bai!

        Neskatoak ez zuen gehiago bere lagun-mina bere hurbilean sentitzen ahal eta ez zekien zer zuzenbide har, ez zekien norat abia...

        Aldiz, gizonttoak bazekien eta ahuntzen usaina belarrietaraino higo zitzaion. Unean, ulertu omen zuen ahuntzek eta sorginak bere begi dizdirat begiratu nai zutela, beraz haren gana hegazka abia behar zutela. Ordundik ahuntzek esku latzak goresten dituzte eta begirakada dizdiratsua mihazkatzen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.