L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 1 (1982-otsaila) —<maia0100>




 

 

Aterahitza

 

Gutarik bakoitza, egun batez, euskararekin gurutzatu da. Egun xoragarria, atsegin neurri gabezkoa

        Edertasun eta maitasun hori gogoan, talde lan hau agertzen dugu. Amodioz.

        Euskarak hil behar zuela, beste mintzaira zibilizatuei bide egiteko, Unamunok hala zeukan, dohakabeak.

        Guk ez dugu euskara beste mintzaira baten compost nahi. Lotsatiarrei eta mutur xurien minkortasunari ez dugu ezer erratekorik: geroa, eginez baizik ez dela egiten...

        Euskaraz idatzi nahi dutenei ongi etorri bat zabaltzen diegu: hegalda dedila hegoak gorritzen dituen mendietarik enoadurak lazten dituen igande arratsaldeetako hirietaraino, eta eskutik har dezala ororen poema.

        Kezkek leherturik dauden ildoek udaberrian sinestea ahazten dute. Maiatzari neguan sinestea ez da bakarrik eroei emana: Baionako murru batek dauka esperantza menperatasunaren soka dela. Ba, baina, jazarketaren bidean, esperantza, hala ere.

        Esperantzaren loretegietan: maiatz.

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.