- Orrialde nagusira itzuli - Maiatz aldizkaria - Ale honen aurkibidea
- Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)
Maiatz 2 (1982-abuztua)
Gau joko
Jon Casenave
Arropak lurrera ari
hatsa ene baitan preso
ixilik zelebratzeko
biluziaren eztia
Aztapar ukaldi txar bat
zure bular larru goxoan
desio batez zulatzeko
planeten behako hatsa
Zure hortzak ausikika
izar gorri bat papoan
ortzeari itzultzeko
plazerraren oihartzuna
Eguerditako ekian
eskuak berexi dira
amodioaren gorputzak
bakardadean erreko