Urrakoa
L. Etxezaharreta
Hazparne eta Urkoiko artean
bide urratzen ari diren horieri.
Neguko beltzean, ate hetsietan
Oi egun luzeak, igande aratsak...
Ba ziren euriak, arbola beltz basak,
Paotako bidean, lehen ametsetan.
Han lokarturikan, altzoko etxeetan,
Usainak, ferdeak, ziren ene hatsak,
Sasiko kafiak jauregi hertsiak,
Denak itzulikan, mendi sahetsetan.
Joan zen ba enekin lehen iturria,
Zuzendu dautate aments bihurria,
Ikatxurieta eta Zenpoldea...
Malingoteari, Alaattooniari,
Sakiak Paotari, berdin Xaxpiiniari.
Nolaz da pasatu herio goldea?
|