Heu estimat la patria com s'estima
Miquel Marti i Pol
Aberria maitatu duzue izatea ematen zizuen
andere zaharra maitatzen den bezala;
Aberria, harroa dena eta mendiak dituena
eta itsaso bat, amoltsuki seaskatzeko.
Hain zuzen, bere errai bizietan hazten
zinduzten populua maitatu duzue;
historia puskarik gabeko populu zaharra
gaitzeritziz beteriko giroan dena.
Eta kentzen zenituzten itzalak eta hazten zineten
amodioaren fruitu garratza eskuetan hartu arte
eta beste gizasemeetan loratu zineten.
Eta une honetan, hilzori geldo batek
laudatu du zuen haragi hutsala eta
baretasunean hil zarete, espektakulorik gabe.
Oh zuek! Hainbeste pertsonaia!
Nork eginen du otoitz zuen hilobien gainean?
Nork eramanen dizue lehen lorerik udan
Nork erestuko zaitue doinu erromantikoz?
Munduko errautsa zarete eta joritu egiten duzue
bizitza hilobitiko zuen kexuaz.
Herregatik onartu zaitue lur amoltsuak
maitaleak lehen gaua onartzen duen bezala,
eta ez da bereizten besarkada sakonean
zer den lurra eta zer zuek, hilak, zuek guziok.
|