L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 7 (1984-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Beharrondokoa

 

Itxaro Borda

 

Ez dugu bizia norbaiten seme

edo alaba izaten

gastatzen ahal...

 

Euskal mundua, euskal familia

trinko eta zuhur bat bezala

eraikitzen duzue

aitatxi hitzen gerlan hazia,

aita larderia sainduz betea,

semea aitaren idurikoa,

               eta

apez gurbil diren osabak,

serora joan izeba kartsuak...

 

Non dago amen et alaben lekua?

Gu emeak zertarako gara zuen artean

Aitatxiren; aitaren eta semearen sendiak.

bitxikeriak, absurdoak garai batetik

bestera iraun arazteko? Bakarrik?

 

Aitatxi, aita, semea, osabak, izebak,

kusiak, arrak zuti zaitezte jainko

        «Euskararen geroa ebandelioaren

        esperantzari lotuko dugu, gure

        hizkuntzaitzakia gal ez dadin!»

 

Ama edo alabak zeozer erraten badu

hain fededunki erabiltzen duzuen

euskara madarikatu hortan, diozue

        «Ago ixilik, solas hauek ez ditun

        hire adinekoak, beharrondoko bat

        bilduko dun, ezpahaiz ixiltzen, ez

        ote dun ikusten aitatxik, aitak,

        semeak, osaba apezek eta izeba serorek

        segur merezi dunan baino gehiago,

        beren maitasunaz gerizatzen hautela!»

 

Eta zer ?

Et ta soeur?

Ez dugu bizia norbaiten seme

edo alaba izaten

gastatzen ahal...

 

1984eko azaroan

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.