L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<maia0800>— Maiatz 8. Donibane Lohitzune / Ziburu (1985-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Sarritza

 

— Donibane Lohitzune, Ziburu?

        — Ea, zer da hori? Baaa, bi herri, portu bat, arrantzale batzu, itsasuntzi pollitak, ondartza famatuak.

        — Eta besterik ez?

        — Bo, ez dakit!

        — Eta eskualdunak ahanzten dituzu, ez?

        — Ba! Hain guti dira...

        — Guti, guti fite erran behar da hori. Ez dituzu ongi ezagutzen eta lan egiten dute. Maila guzietan.

        — Ba, dena politika zikina; besterik ez.

        — Ja, ja. Eta kultura zer? Sekulako lana egiten dute, kulturan eta froga bezala baduzu zure eskutan duzun Maiatz berri hau. Ju, ju. Zonbat idazle bildu diren Sagaiorekin, zenbaki hau egiteko, izigarria! Idazle ezagutu batzu eta beste ainitz oraino haurrak, langileak, gizon eta emazteak, denetarik.

        — Ah! bon!

        — Bai, bai egia! Eta badakizu zerk bultzatu duen Sagaio, Maiatz berezi hau sortzeko?

        — Otsailaren 1tik 10raino antolatzen duen kultur astea. Eta hori denbora gutiz, eh! Orduan ez erran gehiago Donibane Lohitzune Ziburuko eskualdunak guti direla eta ez dutela deusik egiten. Ainitzez tronpatzen zira.

        — Bon, bon ohartzen naiz, orain eta ados naiz zurekin. Adio, ikus arte irakurtzen hasiko naiz orain.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.