Pottoka
Jean-Michel
(11 urte)
eta Patxi
(10 urte)
Egun batez pottoka bat erosi genuen, pottoka eder bat zen. Baina oso, oso, oso ttipia zelako «Kukusoa» deitu ginuen. Arratsalde batea pottokan ibili nahi nuen, joan nintzen pottokaren lo-egiteko tokira eta pottoka ez zen hor. Oihu bat egin nuen esanez:
«Pottoka ebatsi dute!! Aita zizparekin etorri zen eta galdetu zidan zer gertatzen zen eta nik nigarrez erantzun nion:
«Pottoka ebatsi dute». Aita haserretu zen, hartu zuen kotxea eta poliziarengana joan zen. Hara arribatuta poliziari esan zion:
«Ebatsi didate ene pottoka». Poliziaren erantzuna hau izan zen:
«A! entseituko gira bilatzea eta zueri emaiten.
Ongi» esan zuen aitak.
Hogei egun pasata berriz bilatu zuten, haurra pottoka gainean ibili zen, aita kontent zen. Pottoka asko haunditu zen eta «Kukusoa» ez ginuen gehiago deitzen. Deitzen ginuen «Mamut». Gero beste etxe batetara joan zen eta dena berriz hasi zen, lau aldiz berdin pasa zen. Azkenik zoo batetara joan zen, han oso pozik zebilen eta egunero janaria bazuen, jande askok begiratzen zuen, argazki asko hartzen zuten eta hari ezker zookoek diru asko ukaiten zuten.
|