L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<maia0900>— Maiatz 9 (1985-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

—Berbatan—

 

Ilusioaren ordaina baino urrunago
Laura Mintegirekin...

 

I.B.

 

        Guk, iparraldean idazten dugunok, doi bat idealizatzen ditugu hegoaldean lanean ari direnak. Gure buruaz ditugun dudak kontuan hartuz, Durangotik joan gara Algortaraino, Laura Mintegirekin solastatzeko. Iranja jusa genuela basoetan, Fits zakurra aldamenean zagoela, mintzatu gara literaturaz eta beste hainbat gaietaz. Hona elkarrizketa luze mamitsu haren zati batzu: hasteko, Laura Mintegi Lakarrari presenta zedin eskatu diogu...

        — Laura Mintegi naiz; suposatzen dut hemen nagoela liburu bat idatzi dudalako, eta bueno, aldizkarietan eta egunkarietan idazten segitzen dudalako. Nitaz esateko gutxi daukat, bakarrik hemen bizi naizela, Algortan, nahiz eta naparra izan. Logikoa denez eta Lizarrakoa izanda, euskaldun berria naiz; eta idatzi, bertan ikasi nuen euskaraz, idatzi egiten dut ia ia betidanik, lehenago poemak egiten nituen guztiak bezala, maitemindurik nengoen eta orduan, poemak idazten nituen gaztelaniaz.

        Gero, denborarekin, euskara ikasi ondoren, erabaki nuen euskaraz idatzi behar nuela. Orduan, horrek suposatzen zuen izugarrizko kolpea niretzat, hau da hola adierazi barruan daukagun guzti hori beste hizkuntza batetan, oraindik menperatzen ez nuena. Egon nintzen bi edo hiru urte ezer idatzi gabe, nire buruari promesa hori egin niolako, nire burua bultzatu nuelako euskaraz idaztera. Eta pixka pixkanaka denboraz, hartu nuen erreztasun handiagoa; gero etorri da, bai poesia, bai prosa euskaraz egitea... prozezo luze baten ondoren...

        — Zeronen aurkezpena bukatzeko, esaten ahal diguzu zer lan egiten duzun?

        — Beti bezala, bi lan mota egiten ditugu gehienok ezta? Bat bizitzeko, ogibidez, eta bestea gustatzen zaiguna. Ogibidez, irakasle naiz, magisterio eskolan ematen ditut klaseak, eta profesioz eta gogoz erdi-kasetaria...

        — Argian kolaboratzen duzu...

        — Bai ARGIA-n gero literatur aldizkari batean TTUTTUA-n, eta noizean behin EGINeko «Egunon»-en.

        — Lehen, ANAITASUNA moldatzen zuen taldean zinen, ez?

        — ANAITASUN-ean idatzi nuen gauza solte asko, eta serioski hasi nintzenean desagertu zen zoritxarrez, mundu guztiak bezala, arrazoi ekonomikoak zirela eta...

        — Aipa dezagun zure obra orain. Hemen, liburu bat daukagu eskuetan: «Ilusioaren ordaina», ipuin bilduma bat segidan presentatuko diguzuna...

        — Liburu hau 82-an dago eginda, gutxi gora behera, eta 83-an publikatua. Zazpi ipuin agertzen dira barruan, eta argitaratuetarik bat saritua izan Donostian beste bi finalistak izan ziren; lagun batek bultzatuta, eta ikusiz jendei gustatzen zitzaizkieia, azkenean, ausartu nintzen eta publikatu zen, nahiz eta nire hasierako asmoa hori ez izan. Gaur egun, pozik nago, gero gehiago idaztera bultzatu nauelako. Liburu hau egin nuen urte betez krisis baten egon ondoren; sentitzen nuen, eta pixkat Afrikako esperientzia asimilatzeko beharra nuen, orduan, ba, boligrafoak lagundu ninduen, eta bueno horrela atera zen hau. Ez da inondik Afrika agertzen, ezta beltz bat ere...

        — Baina ipuin batzu aski beltzak dira...

        — (irriz) bai, zoritxarrez askotan heriotza agertzen da. Nik uste dut, idazle gehienek heriotzarekin oso harreman estuak eta lizunak dauzkatela, zorionez edo zoritxarrez. Baina oso gutxitan hartzen du boligrafoa idazle batek momentu alai batetan. Hartzen du boligrafoa etsipenez, pixkat porrot eginda edo trixte dagoenean. Eztakit, es que boligrafoa lagun bat da, eta lagun batengana jotzen dugu normalean gaizki gaudenean. Hori da: ez da apropos eginda, eta gero irakurtzerakoan, bai konturatzen naiz, egia da, nahiko beltzak direla batzu. Baina bueno hala eta guztiz nik ondo pasatzen dut...

        — «Satorzuloa» ipuinarekin Donostia hiria saria ardietsi zenuen. Hegoaldean, idazle batentzat ze inportantzia dute literatur sariketek?

        — Hor nik uste dut kontraesan handia dagoela: alde batetik, guztiok esaten dugu hori ez dela bidea, eta bestetik presentatzen gara sariketetara. Hori ez da bidea, guztiok badakigu, baina baditu abantailak, eta begi bistan daude bat, ekonomikoa, oso sari inportanteak dira, eta diru laguntza hoiek oso ondo datoz edozeinentzat. Beste bat badu, bueno zoritxarrez, herri honetan saritua izan arte inork ez zaitu ezagutzen, eta sari bakar bat irabazita ere, izugarrizko bouma dago: mundu guztiak ezagutzen zaitu, entrebistak hemendik eta handik, eta nahi duzuna egin dezakezu. Ia baimena ematen dizute edozertarako. Hori ez dago ondo, baina jokoa horrela da: guztiok sartzen gara, nahiz eta gero kritikatu ere, ezta?

        Orduan badu bere garrantzia. Nik uste dut garrantzi hori erlatibisatu behar dela, urrengo produkzioa ikusita. Sari horren ondoren, produkzioa ona badator, orduan, sari horrek ez zaukan balio handirik. Gero produkzio hori txarra badago, ba, ez dauka ere balio handirik, pertsona horrek ez duelako segituko. Inportantea da, baina nire ustez, hori komatxoen artean ipini behar litzateke...

        — Beraz inportanteagoa da idazle batentzat egunero egiten duen lana, aldizkarietan parte hartzea, edo zuretzat, TTU-TTUA-ren kasuan, beste bi lagunekin egin duzuen bezala aldizkariak sortzea...

        — Arrazoi duzu. Hori da kontua ez? Nik liburua publikatzeko aukera ukan nuen sari bat irabazi nuelako, baina zenbatek ez dute publikatu, saririk irabazten ez dutelako. Bide hori kritikatzen genuelako, beste bide bat eskaini nahi genuen: izan zen aldizkariaren jaiotzearen arrazoia. Mundu guztiarentzat sortu genuen aldizkaria, batez ere idazle ezezagunentzat. Hori da TTU-TTUA, da plataforma bat, orri zabalak, aldizkari independientea, eta batez ere norberaren indarrak probatzeko lekua.

        Guk, behar bada, ez genuke horrelako aldizkari baten beharrik, dakigulako publikatu nahi izanez geroz, posible dela editoriale batekin edo bestekin konpontzea, SUSA, ELKAR eta hainbat argitaletxeekin. Baina, eta hortik zehar daude hainbat idazle eta, guztientzat zeozer ezta?

        — Zein dira TTU-TTUA-n kolaboratzen dutenak?

        — Bi klasetako dira batez ere: astolana agiten ari, direnak, hiru gara: Joanes URKIJO, Migeltxo MONFORT eta ni; gero, kolaboratu, ideiak eman, idatzi, originalak aportatu, hauxe zerrenda luzea. Gertatzen dena da, noiz behinkako kolaborazinoak direla...

        — Ba ote da konfliktorik TTU-TTUA-ren barrean?

        — Eta non ez? Klaro dagoela, baina hori da bizitzaren saltsa. Konfliktorik ez balego hilak geundeke guztiak, zorionez ez gaude hilda, bizirik eta, zoritxarrez batzuetan oso bizirik gure konfliktoak handiak izaten direlako...

        — Zelan dabiltza aldizkariak hemen?

        — Hegoaldean ematen du izugarrizko bouma dagoela. Uste dut oso ondo dabiltzala, zenbat eta gehiago dagoen, hobeto. Esan nahi duelako, alde batetik jende asko dagoela idazteko, baina batez ere, hori inportanteena jende asko dagoela literaturaren alde zerbait egiteko prest, eta ez bakarrik boligrafo bat hartu, papera, eta ipuin bat bidali eta listo!, baizik eta aldizkari bat atera prozezo osoan parte hartu, eta bestei eskaini nahi die hori. Oso inportanta da ikustea, gaur hemen atera dela aldizkari bat, bihar beste leku batetan, eta etzi herri txiki baten auzo batean. Horrek esan nahi du gaur bertan badaudela gutxienez, bi edo lau pertsona horren alde daudenak, eta zaletasuna sortuko dutenak. Orduan, nik ondo ikusten dut prozezoa, baina gero badago beste puntu bat normalean nik aipatu egiten dudana, eta da, ba, gure idazle konsegratu farnatu eta ospetsu hoiek ikara senditu behar dutela ikustean heurek egindakoa ez dala geldituko kuestinatu gabe, eta zalantzarik gabe, euskal literaturaren historia, baizik eta estalia izango dela denborarekin ez badira espabilatzen...

        — Esan nahi duzu pixkat kritikatu behar dela mundu ofizial hori...

        — Kritikatu, edo eztakit astindu. Hain literato onak baldin badira demostra dezatela hori, segi dezatela idazten eta manten dezatela heuren izen hori ezta? Ezin da hain errez pasatu euskal literaturaren historiara, ba, nobela bat bakarrik eginda, ipuin batzu eginda. Demostratu behar da pertsona batek badakiela idazten, eta orduan, orain datorren gazte multxo honek bortxatu behar ditu idazle konsegratuak ba, gehiago eta kualitatzeko gauzak idazten. Gainera, azken batean, gure aintzindariak izan behar dira, gure ereduak, gure aurretik daudenak eta guri eskaini behar dizkigutenak esperientzia bat, modu batzu, hizkuntza bat, eta esijitu behar diegu hori, gero guri esijituko digutelako.

        — Laura Mintegi, emakume idazle bezala, nola sentitzen duzu zure burua euskal herri matxixta honetan?

        — Bueno, ate batetik pasatu beharrean beti irekitzen didate atea, niri lehen pasatzen uzteko, ezta? Hori abantail itzela da.Gauzak aurretik ikusten ditut, baina egia esan, batzutan sentitzen zara, hemen Algortan esaten dugun bezala, «txakur berdea», hau da gauza arraro bat. Alde batetik euskaldun izatea, bueno, nahi bitxia da, euskalduna alfabetatua gehiago, gainera idazle eta emakumea, batzutan sentitzen naiz bitrina batean formolean sartuta. Ni mugitzen naizen medioan oso gutxi gara, eta batzutan egin behar dugu frente bat, hori niri etzait gustatzen. Aldez aurretik pertsona sentitzen naizelako, eta gero emakumea eta gero idazlea. Bizitza honetatik joan behar beti bandera batekin... ezin kenduz ni emakumea, eta idazlea, eta gero pertsona... Askotan ahazten duzu zer den pertsona izatea. Beti joan behar dugu bizitzatik gauzak demostratzen, eta nik ez diot inori ezer demostratu behar. Niri gustatuko litzaidake izatea ni naizen modukoa, besterik ez. Ez diot inori demostratu behar, ba, emakumea izanda, euskalduna, hala eta guziz ere badakidala idazten. Ez da paper polita, baina, bueno, guztioi tokatzen zaigu, zuek ere badakizue horretaz nahikotsu ezta?

        — Beste emakume idazleekin ba ote duzu harremanik?

        — Bai, baditut, gero eta handiagoak. Eredu bila zabiltzanean, irakurtzen duzulako euskaraz egiten den guztia, baina batez ere emakumeek egiten duten guztia, ikusteko besteak nola konpontzen diren horrekin, eta nik ditudan arrazoak nola konpontzean dituzten... Orduan, kontaktuak gero eta handiagoak dira, emakume gehiago agertzen da gainera, hori izaten da beti pozgarria; baina dena dela, ezin da hori mitifikatu. Askoz ere hobeto konpontzen naiz askotan gizonezko batekin, emakumezko batekin baino. Emakumeak izateagatik, ez dugu hala beharrez ondo konpondu behar. Badaude gizonezkoen artean lodiak eta argalak, rubioak eta beltzaranak, begi urdindunak eta beltzak dituztenak: emakumeetan ere bai. Orduan afinitateak eta zaletasunak, hurbiltasunak askotan gizonezko batekin handiagoak dira, baina bai aitortzen dut, emakumezkoekin beste harreman mota batzu daudela, konplizitate bat. Bigarren mailako pertsonak gara, eta klase sentimentu hori beti argi dago. Bai, harremanak baditugu, ondo konpontzen gara, eta oso majoak dire danak.

        — Zein adibidez?

        — Niri asko gustatzen zait Tere IRAZTOZA-ren poesia. Oso ona iduritzen zait. Gero eta gehiago gustatzen zait Maria Eugenia MARTIN-ek egiten dutna. Hor dago froga, hilabete gutxitan hiru lau sari trabazi ditu. Badaude beste batzu oraindik, eztakidana nondik aterako diren, baina gaur arte egindakoa ondo dago, behar bada, nahiz eta nere estiloa ez izan, esate baterako, Laura URUBURU, edo Gema LASARTE; oso deskonzertantea iduritu zait beti Maripi SOLPES, uste dut mundu berezi bat daukala, imagen mundu berri bat, niretzat pixkat konplikatua dena, baina gustatzen zait; nahiko historikoak, baina oso idazle onak, batez ere artikulugintzan, Itziar URTASUN eta Mariasun LANDA. Ez dut aipatu oraindik, mundu guztiak ezagutzen du, Arantxa URRETABIZKAIA, oso prosa arina eta soltea daukala. Bueno, badaude gehiago, baina gehiago esaten badut baten bat ahaztuko dut eta hori ezta kontua ez!

        — Orain arte Laura MINTEGI idazlea ezagutzen saiatu gara, baina idazle bat ez da inon hutsetik ateratzen, irakurketen bitartez hazi behar du. Zuk zer jaten duzu?

        — Bueno, azken liburua? Azken liburuak izango dira, normalean hiru edo lau irakurtzen ditut batera. Orain momentu honetan eskuetan daukadana Indio baten «Los hijos de la medianoche» da. Baina, behar bada, nik gehien irakurtzen dudana izan da filosofia eta sikologia, betidanik. Ez da gauza normala, baina hamabost urtekin Nietsche, eta Unamuno, eta Shopenhauer, Aleman gehienak banituen irakurrita. Ni ez naiz inoiz izan pertsona oso normala, ezta? Orduan gauzak horrela ulertzen dira; gero prosa idazten hasi nintzenean, ahaztu dut esatea poesia asko ere irakurtzen nuela: Damaso Alonso, Borges eta..., ba, konturatu nintzen prosa asko irakurtu behar nuela. Euskaraz jakina, hizkuntzarekin kontaktuan sartzeko, batez ere kastelaniaz. Prosisten artean gustatzen zaizkidanak izango dira nobela kontunbristan Flaubert, «Madame de Bovary» izugarrizko liburua da, Laurence Durhell, Mario Benedetti, Julio Cortazar, Garzia Marquez ere bai. Bueno, uste dut denetarik irakurtzen dudala, baina hori bizio bat da. Gauza on bat apreziatzeko, gauza txar asko irakurri behar da, orduan izugarrizko liburu txarrak irakurri ditut, izenaz ere ez naiz gogoratzen, baina irakurri bai...

        — Autora horien irakurketak zerbait influentzia badu zure idazteko moduan?

        — Ba, batzuetan gertatu zait, igual liburu bat amaitu eta, idazten hasten nintzela idazle horrek bezala. Hori gertatu zitzaidan Patrizia Highsmithekin. Esate baterako, hori etzait inoiz gertatuko Margueritte Yourcenarekin, estilo oso desberdina delako. Emakumezkoak ere irakurtzen ditut, Virginia Woolf, etab..., gehiago ikasteko. Baina normalean, egiten dudana da, liburu bat asimilatu izan arte ez dut hasten ipuin edo poema berririk, bestela influentziak oso nabariak litzateke. Egin nahi dut, bueno, pot-pourri bat, eta guztiak irakurri ondoren ba niregandik ateratzen dena. Ateratzen den hori, edozer hori batek daki zer dan...

        — Erreferentzien eta bere biziaren artean nola ibili behar du idazleak?

        — Bueno, ba, lehenago bizi behar da; hori inportanteena, liburuak oso lagun onak dira, baina azken batetan nor berak ematen du barruan daukana. Eta irakurtzen duen guztia barruan daukanarekin nahasten da, eta orduan ateratzen da. Askotan pertsona bat, untzi batekin konparatzen dut: gatozenean ez daukagu ezer, esperientziaz betetzen dugu pertsona baten bizitza, eta eman ahala hori bete behar da. Zerbait idazten duzunean, zure bizitzaren zati bat uzten duzu paperean, eta hori bete, regeneratu behar da berriro, bestela, azkenean hutsik sentitzen zara. Ez daukazu ezer esateko, amaitu da esan behar zenduen guztia. Inportanteena da bizitzea zentzu guztietan, eta zoriontsu izatea. Esate baterako, kalterik edo ez beharrik ematen balit literaturak, utziko nuke. Lehenago ni naiz, eta gero literatura. Orduan, zoriona ematen didan neurrian segitzen dut.

        — Idazle batzuek diote behar dela guti idatzi baina ongi... beste batzuk asko idazten dute. Zuk zer pentsatzen duzu hortaz?

        — Buuuuf.... Bakoitzak dauka berea ezta? Nik admiratu egiten ditut asko idazten dutenak. Ni inkapaza naiz, ez naiz gauza. Arratsalde oso batetan folio bat nere gustora betetzen badut, pozik. Eta normalean, buuuf!, asko kostatzen zait, eta ez dut amaitutzat ematen lan bat guztiz zikinduta dagon arte: boligrafoarekin hemen fletxa bat, hor deia, hemen zikin, eta han gainean beste hitz bat, eta atzeko partean beste bat, eta beste nota, oso zikin eta oso lohiturik dagoenean, orduan ba, hau da nirea!

        — Eta zure harremanak irakurleekin nolakoak dira?

        — Espantosoak. Oso txarrak. Norbaitek esaten didanean: «zure liburua irakurri dut!» iheska eskapatzen naiz. Konbentzituta nago, pertsona batek, nire liburua irakurtu ondoren: «uuuf! baina neska hau ez dago ondo burutik!» pentsatu behar duela. Orduan ez dut nere irakurlerik ikusi nahi, lotsatu egiten naizelako...

        — Ehun metrotara ihes egin baino lehen, guk zure liburua leitu baitugu, Laura zein dira zure gerorako proiektuak?

        — Bueno, liburua atera ondoren gauza bera galdetu zidaten, eta nik esan nuen: nobela. Hori da guztion ametsa ezta? Badauzkat sei, zazpi, zortzi edo hamar nobeletarako proiektuak... (irriz). Ideiak etzaizkit falta. Eta hasita behar bada bi, baina amaituta bat ere ez. Horrek esan nahi du, segitzen dudala ipuinak idazten, denbora asko kentzen didala artikuluak idazteak, gustatzen zaidan arren; nobela batentzat behar dut lasaitasun mentala, konzentratuta egotea. Eta eguneroko dinamikaz, eguneroko mobidaz ezta batere errexa. Baina egingo dut inoiz, behar bada zahartzaroan, edo seme-alabek libre uzten nautenean, lehenago egingo ditut edo ez ditut egingo eztakit, igual bai, nobela bat egingo dut. Etorriko da!

        — Agian etorriko da! Milesker Laura...

        — Zuei, eskerrik asko....

 

Algortan, 1984eko Abendoan

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.