Erran
Zigor
Amodioa ikusten badun
zabaldu hadi,
haran bat bezala
erreka zain.
Haurr bat erditzen baldibadun
barrengo korapila laxa
garrasiak eztarria
karrakatu arte.
Bakartasuna agertzen bazaun
gorde biotza,
estali anima,
izotztu baino lehen.
Heriotza asalduko denian
esanaun belarrira
nola dun arpegia.
|