Bi hitz hitzatu
Auxtin Zamora
ZURE BEGIRA,
DENBORA JOAN ZAUT,
Nahiz, begiak argiari buruz bihurtuak izan,
iduzkiaren izpiek, ahulduz,
hain gora diren einarak,
erakusten dizkidate bakarrik,
neure azola, egaldaka
dohala, edozoin, mugitzen diren,
izaitedun guziekin,
ezin dut geldiaraz,
egun hunen lasterkada,
gauaren osina hor daukat,
urkatzeko zure ikustearen mentura,
bai, hitzatzeko «Trixte Paketa» bi hitz hauiek,
neure barna barna baitake,
sartzeko ate gainean,
udako egun iragan goxo hunen
errenkura bat bezala,
altxatuko delarik lanbroa,
lurraren barnetik,
ni ere xutituko naiz
ez dakit nora itzultzeko
BAI,
ZURE BEGIRA,
DENBORA JOAN ZAUT
|