|  
              
               
 
 
Gotzone Sestorain
 
 
 
Bilatzen haut
 
basamortu mugagabearen biluztasunean
 
                                                     zehar,
 
basoaren estaldura hertsian,
 
aintzira urdinen mintzaira geldoan,
 
eta behin eta berriz
 
hire oin aztarnekin topo egiten diat
 
bainan,
 
            hirekin ez
 
                            inoiz.
 
 
 
Bilatzen haut
 
eguzkiaren laztan labainetan,
 
haizearen ezpain dardartietan
 
eta suaren errai odolduetan
 
eta euri langar finaren musuetan
 
eta behin eta berriz
 
hire ausentziarekin
 
                          suertatzen nauk.
 
 
 
ETA bilatzen haut
 
zentzurik gabeko bilatze erratuan,
 
hire eskuaren adiskidantzaz
 
nabilkialarik zorabiozko irrikian;
 
luzatzen diat
 
                 neurea
 
                          ametsezko edalontzia bailitz
 
berriro ere
 
bakardadearen eza zurrupa dezadan.
 
 
 
              
              |