|  
              
               
 
 
Harri oihua
 
 
 
Xiao Fan
 
(Shangai)
 
 
 
harri oihan ixil
 
ixiltasun oihan...
 
forma arrotz bakoitzak
 
arima bat gordetzen du
 
zeruari begira
 
edo behakor
 
pentsakor
 
edo ametsetan galdua...
 
harri multzo
 
zenbat iraultzek
 
zaituztete lasaitasun hortan sartu.
 
 
 
harri oihan
 
denboraren gautik honat
 
hainbat gertakari ezagutu dituzu
 
zenbat kalamitate ez ote duzu jasan
 
lurraren larru mugimendu
 
itsaso hondo altxatze
 
aireko harri erortze, lur jauste
 
kuskatze
 
tinkatze
 
apurtze
 
goititze...
 
banaka zauri itsusiz josiak diren
 
harri horiek lur ezkin hau hautatu dute
 
hemen
 
bake laburraz gozatzeko.
 
 
 
harri oihan ixil
 
ixiltasun oihan...
 
borroka ilunek markatu zure gorputza
 
orain argi eta libre dago:
 
esku traketsetan ezarri
 
tortura tresna zorrotza zinen,
 
hona lur azalean altxatua zarela.
 
ibiltarien amets lasaiak edertzen dituzu
 
pausatzen denari gorputza sustengatzen diozu,
 
argazki baten atzekaldea zara;
 
 
 
lur zoragarri hau maita arazten diguzu
 
bizitza koloratu hau maita arazten diguzu...
 
ezer ez bazenu idurikatzen bezala
 
oh harri oihan ixil
 
ixiltasun oihan...
 
 
 
harrizko itsaso handian sartzen naiz
 
ixilik harri oihanean zutitzen naiz
 
harri nadila, harrietan harri
 
oh
 
harri oihan ixil
 
ixiltasun oihan...
 
 
 
              
              |