|  
              
               
 
 
Banbuzko txapela
 
 
 
He Jimming
 
 
 
labanak disdiratzen du
 
ilargi bat konkortzen da
 
hariak luzatzen doaz
 
hedoi taldea.
 
loretan dagon arbol aurrean
 
neskak, pozez, txapela ehaintzen du.
 
 
 
belar hostoak bata besteari
 
kontu askorekin lotuak dira,
 
hari luzeak, luzeak tinkatuz
 
kurutzatzen dira.
 
neskaren hamar behatzek
 
emozio gordea iruten dute.
 
 
 
hamar urte euri eta hotz,
 
banbuzko txapela gogoan naukan,
 
egun euritsuaren kontra,
 
hotz handiagoen geriza.
 
orain nere eskual libro dira
 
nahiko nuke egun bakar batean
 
hamar urteko txapela ehaindu.
 
 
 
goizeko lanoak zirurikan
 
gaueko lanoak borrobilkan.
 
pobreziaren erroak kendu nahi ditut
 
aberastasun hitzaz jabetu nahi naiz.
 
esperantzak, nola ilargiaren konkortasunak,
 
nere eskua gidatzen duela
 
errondatzen du banbuzko txapela.
 
 
 
              
              |