L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<oler0100>— Olerti 1959 I (1959-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Aurkez jarduna

 

Aita Onaindia

 

Etzara arrituko, euskaldun maite, aldizkari barri au esku artean eukiaz. Ez, nunbait. Bear-izan utsak eragiña dala deritxat, niri beintzat. Zuri ez ete? Euskal ardurak kezkatzen ba'zaitu, bai.

        Gure euskera «zernaitarako», Lizardi zañak iñoanez, gaitu bearrean gagoz. Eta orretan diardugunok askotxo gara, baiña ez bear aiña, tamalez. Noz itxartuko ete guztiok eta, danon indarrak moltsotuz, kemenaren kemenez lanari botu? Beste milla garatzetan orrela dagigu. Eta aurretikoak itxitako doai eder au zaindu ta jagoten, ez ete gara saiatuko? Lurzati aundiak galduta, noiz ilgo daukagu gure izkuntza.

        Ni neu antxiñatik nabilkitzue gaizkatu nairik. Bebiltz besteak euren asmo eta bideetatik: maite batek garabiltz guztiok. Nik ertiari ekingo. Antxiña baten Dante'k Itali'n, geroago Puchkin'ek Errusi'n eta Mistral'ek Probentza'n, eta oraintsuago R.ubió y Ors'ek Kataluiña'n, orrela egin eben, elertia jasoaz erri-izkuntza be mardulda ta beraganako griña goria biotz-barnetan sortu ta iraun-azo.

        Uste ta asmo au egi biurtzearren, orain amabost bat egun eskutitz bat biali neutsen Euskalerriko olerkari ta bertsolari geienai. Oneitatik banaka batzuk izan ezik, guztiak erantzun dauste (aldizkari onen azken orrietan daukazuz batzuen erantzunok), eta danak txaloka ta zorionka. Ona idazki orren lerroak:

        «Aspaldi barruan darabildan nai bizia maminduz, lastertik aldizkari barri bat argitaratuko dot; au da: OLERTI.

        »Euskal saillean berein tankerako aldizkariak doguz: Euskera, Egan, Euzko Gogoa, Zeruko Argia, Karmel, Herria, Gazte, Othoizlari, Arantzazu, Alderdi, Gure Herria, GoizArgi, eta abar. Guzti oneik, bakotxa bere mailla ta neurrian, ederto bete daroe euren egikizuna. Bioaz aurrera, gero ta giartsuago, gure izkuntzarenn onerako.

        »Baiña, ba-da, nire ustez, utsune bat oraindik ornidu bage: gure ele eder saillarena. Euskal idazle ta olerkaririk asko dazauguz euren gogoeta ameskoi ta irudikizun txanbeliñak nun agertarazi ez daukiela, edo argitaratzekotan, txanda luze gogorra zaindu bear dabenak. Ots, gure olerkariak eta bertsolariak ez daukie nun asazkatu, nai bestean, euren biotz-barrena. Eragozpen edo zoztor au adi-erazoz idatzi daustienak askotxo dira.

        »Zauriari osakaia ezartzen dautsogu. Gure gaixo orri be, osatzekoa bada beiñik-bein, egoki litzakigu osaki aukerako bat ezartzea. Orrela egin naiean, eta adiskide askoren eretxi ta iskia beterik, OLERTI deritxoken aldizkaria sort-azi gura neuke, euskal olerkari, bertsolari te eder-zale guztien aburu, uste, gogai, irudi eder ta biotz-zauskada jori gozoz asea.

        »Gaia? Olerti utsa, naiz neurtua, naiz itz lauz. Ona batean: 1) Olerkiak, bai jatorrak, bai alboko izkuntzetatik biu.rtuak; 2) itzulpenak, itz lauz, poema, balada, epopei ta abar; 3) gure olerkari nai, bertsolarien bizitz-xeetasunak; bai ta onein olerki-azterketa edo kritika be.»

        Auxe da nik idatzia. ta auxe nire asmua.

        Gure artean beti izan da olerki-zaletasuna, bertso-griña. Azken-urteotan, alan be, aldatz beera lez doia gure olerka:a: bert.solaritasuna ez. ostera, au gorantza doiala esan bear. Bai bata, bai bestea, mendi erpiñeraiño jaso bear ditugu euskerari eutsi-azteko, euskera zernaitaratzeko.

        Eta zergaitik beera olerkaritasuna? Ba-leiteke zio askotxo bitarteko izatea. Baiña orreitatik bat, nun idatzi ez daukielako gure ederzaleak. Edo, beintzat, daukaguzan aldizkari guztietan be, jarreian idazteko lekurik ez dabelako; eta idazten idatziz ikasten da, olerkiak neurtzen olerki-gintzan jardunez. Bestela, ugertu egin oi yaku idazkortza, irudimeno agortu, biotza txikoldu.

        Olerti utsezko aldizkariak izan dira beste izkuntzetan be, bai Europa'n, bai gaiñerako enderrietan. Beraz, ez da zugatz bakarra. Orreik eredu, gabiltzan gu be gaiez gaiñetiko bidez, olerki-bidez.

        Ez neuskioe, ezetan be, kalterik egin nai enparau euskal aldizkarieri. Ez orixe. Ez naz sekula be etxe-kalte, etxeusle baiño; edo beintzat ori gura. Guztiontzat onuragarri izango da, urrean, olerti-zaletasuna zabaltzea. Eta guztiok izango dogu nok idatzi. Geroa lekuko.

        Onenbestegaz, dei samurra dagitzuet zuoi, euskal olerkari, bertsolarii ta eder-zale zarienoi. OLERTI'ren, ateak zabal-zabal dozuez, diren bestean; idazkortz-erpiiez iugiratu zeuen gogai sakon, irudikizun dotore nai sutsu, goiargituzko asmakizun ausarta, biotz-oxiñeko zirrara gozo, ta abar. Orrela egiñik, guztiono dogun aldizkari begiko au egun.etik egunera, udabarrian zelai-landak lez, txukun lerdenago agertuko yaku. Goikoak onetsi dagiala. Euskalerriaren onerako.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.