L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 I (1959-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Sortzez garbiari

 

Aita Fidel

 

Zeñen eder ta zeñen apaiña

        ikusten zaitut, Maria!

Amabi izarrez koroatua,

        eguzki diztiz jantzia,

Illargi gaifiez lilluragarri,

        bai'ziña egun sentia.

Jaungoikoaren eskuetatik

        ederrik asko atera...!

Baiñan ederren ta bikaiñena

        danen artean Zu zera,

bere Ama ta Erregintzako

        zinduzelakoz aukera.

Iñor ez, ta Zu egin zinduzen

        sortzez errurik gabia,

gorputzez liraiñ, animaz berriz

        eskar ugariz jantzia,

zeru-lurreko bikaintasunez

        ezin geiagoz betia.

Agur, Maria. Sortzez garbia,

        agur, bai, ene Amatxo

Zuri begira zoraturikan

        esan bearrean nago:

«Jaungoikoa, ez, etzera, baiña

        bai Jainkoaren urrengo!»

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.