L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 I (1959-urtarrila/martxoa) —<oler0137>




 

 

«Loramendi» Fr. Joakin Bedoñakoaren goratzarrez
Euskaltzandiak antolatzen duen literatura-sariketa

 

        1. Sariak, urrengo aipatuko diran gaiez egiñikako lanentzat izando dira

 

        I. Bertsotan. Nai dan bezalako luzera eta gaia duen poesiarentzat. Leenbiziko saria, bi milla peseta, bigarrena, milla.

        II. Itz lauz. Bere denboran ikusiaz eta iritziak emanaz «Loramendi»-ren poesiaz egiñikako lanentzat. Lanen luzeera ogei eta berrogetaamar orrialde artekoa izango da. Sariak. Leenbizikoa milla pesetakoa, eta bigarrena, bosteunekoa.

        III. Itz lauz. Milla pesetako sari bat ipintzen da Leniz aranaz egiñikako lanik onenarentzat: bere historia, biografia, ikuspegiak, eta abar. Luzeera ogei eta berrogetaamar orrialde artekoa.

        IV. Teatroa. Sari bi ipintzen dira, bi milla ta bosteun eta milla ta bosteun pesetakoak, bi teatro-lan onenentzat, ekitaldi batean edo geiagotan idatziak. Obeto ikusia izango da sariketarako nolabait Leniz aranari dagokon lana (bertan gertatzen dalako edo bertako ipuiñetan edo historian erroa duelako).

        V.  Poesi-esana. Sari bi daude, bosteun eta berreun eta berrogetaamar pesetakoak, «Loramendi»-ren poesiaren bat ondoen esaten duten aurrentzat, bai neskatilla ta bai mutikoentzat.

 

        2. Lanak Euskaltzaindira bialdu bear dira, Gipuzkoako Diputaziora, 1959 agustuaren 20.a baiño leen, makiñaz idatzirik eta lerro-une bat utzirik. Lema batekin firmatu bear dira eta lemaren giltza sobre itxi batean bialdu.

 

        3. Batzarrea Euskaltzaindiak izendatuko du.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.