L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 II (1959-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

«Damututakuan... »

 

Joakin Aldabe

 

        Seme zarrena, etxeko buru-zimendu izateko aitak begiz jotakua, arrotu da, eta sartu zaizkio buruan eta biotzian aundi amets txoruak: Baserria utzi; uri aunditako kalera jetxi, eta an negozio on bat jartzia gogoratu zaio.

        Ez ditu entzun nai izan ainbeste ta ainbeste guraso zarren negar eta eskari sutsuak. Denak alperrik.

        Ba-dijua igande egun baten aita zarra, goiz aldetik, erriko elizan meza entzutera, eta miñaren miñez negar malkuak arpegia bustitzen diotela, biurtzen ditu begiak baserri orontz, eta xamurki begiratuz, esaten dizkio itz abek:

 

Baserri txuri t'eder, gure jaio etxia,

ekaitz gogorrak jo du zure zimendua.

Galdu dira ziaro zure onoimenak.

Aien lekun jeiki ta nagusitu dira

aundikeri egarri, gezur galgarriak.

 

Baserri txuri t'eder, oroimen lekua,

zure barruan daukat gozoki gogua.

Zure ingurun dauden zelai-sagastiak,

iturri garbi, bide, mendi ta garuak,

zaizkit egiten maite t'oso atsegiñak.

 

Nolaz etsi liteke entzun gaberikan

txori abesti alaiak eguna argitzian?

Nolaz iraun urrutin bazter legorrian

erreka mar-mar goxo dijuan bitartian?

Ez, Jauna, ez, iñola; ez, arren, sekulan

 

Baserri onek sukalden daukan aldarian

Ama Birjiña dago begien aurrian.

Antxen nai det nik izan naizen bitartian.

Gorde nazazu, Ama, zure mantu pian,

sukalde goxo artan, epel-epelian...

 

Egunez eta gaubez baserri aldian

irauten dute gauzak izate luzian.

Zugaitz itzalkor dauka zutik an aurrian.

Zorion t'osasun utsa bere barrunian.

Antxen bizi nai nuke goxotasunian.

 

Zu gandik ariñ-ariñ aundi ametsian

iges egiñ dizuna itxutasunian,

asper-asper egiñda txoro iritzian,

io bedi berriro goruntz indarrian

biotz damu egizko maitetasunian!

 

 

        Biotz garbikua zalako noski gazte au, denbora asko baiño lenago, ikusi zitun ongi aski zenbat egiazko ontasun utzi zitun baztertuta aitaren etxian, eta ara berriz biurtu zan.

        Uraxe izan zan bere gurasoentzat egunik atsegiñenetakua.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.