Donianetan su ta ikurmenak
Agerre'tar Jose
1
Yon Doni'k du errian
erro bat, azkarra:
iztun batek daukanaz,
«mamin» barrutiarra:
agian guti dire
unenbat jatorra.
2
Oikuntz oin jasokoa
suntsitua balitz,
folklorea geunkean
iraindura larriz.
Oikuntz-sortan Don Yoni'k
baiki du nagusitz.
3
Zabar-ele beziren
abian, antxiña artan;
naroro zen ornia
aroa ipuietan:
eguzkiak zun dantza
mendigoi batzutan.
4
«Aizkorri» zen etarik
gozamen unekin:
ararat zen beharra,
nork ere nai jakin;
ziur zenetz egi au
ezin erran baitin.
5
«Beste berriok» zien
kausitu euskoeri,
iraunazten beitzion
aintzin-jai areri.
Pagano baten ordez
Yon Doni zen jarri.
6
Biok dute bai ere
bertsu bat «eraikin»:
jentilla ta kistarra
biok dute berdin.
«Kosmos» ere zegoken
ezba'genu sukin.
7
Giro da Yon Doni'zko
egun zoHar untan,
sorbeltzak, aniz ikatzak
txillokaz aizetan:
elkar jokatzer-gisaz
irra amorratutan.
8
Aralde bat mutilek
sugai-ketan dabilz:
abar eta ostotza
karreiatzen sarriz.
Bestela daude etxeak
xurik ta ainbat orriz
9
Pozarren mutikoak
gizon-ioranetan;
gogotik ari dire
izerdi-patxetan.
Oin pintxo ta apainduru,
jendeak gozotan.
10
Mutillek iribarnez
txukuntzen duteño,
ari zaizkie neskatxak
begira samurño:
aiek eleguriak
ordeian ta fiño.
11
«Santziñene»-ko Lide
ñerabe pollita
printzelenaz auzoan
sari da atxikita:
Yon Doni'n Zuaitzerako
dute berezita...
12
Olgoriok alba dire
arrastirietan:
xostan ari mutillak,
«koskorrak» bai xostan,
agure ta «kuxkuxek»
ez dire eskas bertan.
13
Ezkildorretan gizak
nork geien leia-ala,
ezkillak diraulkatez
itzulkan ahala.
Basoan da kokatzen
arratsalde apala.
14
Elorrizko sulamak
argizkoo du sua,
zuriena labean
gori ta xahua:
alegiz elur-anpo
duela margoa.
15
Ozmeak ez eromen
elorria-baitan:
oi da, beraz, ipintzen
etxe guztietan.
Aize gaiztorik ez da
elorrien azpitan.
16
Elorri txuri'n ospez,
agitz da erasana,
ez da errez esaten
zenbakoitz dun mena,
Elorri au non ere.
an da Yesus Jauna.
17
Maitolde eztitsu baten
txokoan biko bat:
elkarri doaz laxtanak
batetik besterat:
kariñoen bidea,
xerakoi musurat.
18
Yaun Doni Yon'i buruz
yaulkitutan da asko,
bat, adibid,ez, nunbait
deituriz, «arto»-ko
Yon Doni'ntzat artoez
«artots» azitako.
19
So ba'diogu zintzo,
zer den landariez,
markatuak daurkiguz
mirari bikainez:
Iratzeak, lilitruk
gaberdian, oi-ez,
20
Aratz eta sotilla
ta aunditsua Doni Yon,
Lengusu Yesu Kristo'k
goren aipa zion:
Ain aundi ezbeitu sortu
emakumek iñon.
21
Illunabar gaurko oi,
xalo zera yaugin:
suberriak pizteko
oro da betegin:
zoragarri «kale»-an
ikarez «baserri»-n.
22
Suan gaindiko yauzik...
auxen dela jator,
ez so-egoile oienak
daudela geldikor:
ikotikaz triskatzen
yauzieran bizkor.
23
Yaun Doni Yon'en Sua,
goikoain ikurra:
surik non ez den modu
bizmen ez dagerra:
Bizia ta Ila-garri,
Gaudiain giderra.
|