| 
 
 
Itxaropen argi-printzak
 
 
 
Otsalar
 
 
 
Inguruan ura dutalarik or-emen
 
soilki natxeok nerekautan amilburu baten.
 
Bean, labar amiltsuen oinpean,
 
olatu zoroak orrua dariola burrukan.
 
Itxas-ertz egalean duelarik beren abaro,
 
ur ta ortzien jaun eta jabe, naro,
 
ozkarbia urratuz, kaioak beren zoruna.
 
Eta uraz-andik erri ta gizonak diek azkatasuna.
 
 
 
        Geldiro baiñan ausarti, joan eta joan,
 
itsas azalean ontzitxo bat dantzan.
 
Ura lasaiki ildaskatzen uan ontzi: naramak irekin
 
bide urdiñen gaiñetik, lur ontatik urrin,
 
nire barne gogaketak azkatasuna ezagutu dedin.
 
Egoak ba-nizkik... aruntz joan al baneza...
 
Baiñan, oldozmenaren egoetan zergaitik ez ega?
 
Eta ames gozo baten murgil librea naizela?
 
 
 
        Ai! ez balitz aberriagaitik, ene aberri maitea,
 
biotz-biotzean daramatan aberri maitagarria,
 
berriz ere ik esnatuko nauk eta ilgo duk ene ametsa.
 
Lurrari lotua nauk, aur errukigarri,
 
besteren azke izanean dutalarik bekaizkeri.
 
Jauna!: indartuko al duzu euskaldun erria,
 
jarraitu dezan beti Zure sinismen bidea
 
eta ezagutu dezagun noizpait besteak bezin librea.
 
 
 
        Ikusmen gogalpentsu ta ameskar,
 
zabal aiña alai arkitzen aut itxasor,
 
ire ur-irakin apartsuak dituk goruntz jaso;
 
nik, osertz irrutietan ene begiok so.
 
Ire beso urdiñekin erri guziak gerrikatzen dituk,
 
anaitasunera, ire lokarri urdiñok alkartuko al gaituk,
 
zorionez kanta ditzagun: «eman da zabaltzazu»,
 
bira erri guziak ik bai dituk laztandu.
 
 
 
                             * * *
 
 
 
Itsas bazterra!, zorioneko itsas bazterrori!,
 
ire kresal aizeakin azke usaia dakarzkik beti.
 
Ik piztutzen diok nire barneko gau illun oni,
 
urrutiko itxaropen lausoan, izar-dizdiratsuen argi.
 
 
 
              
             |