Lourdes'ko album-a
P. Ramón Cué, S.J.
euskeratzailea: Garro
Iturburua
Atxaren muin ezkutuan
ur-sorgu ozkirri-ozkirria urduri.
Atxa gizaldien-gizaldizko itunez legortzenago,
ura erraietan erionik; baiña ez jakin!
Zure oiña erestaga nire arkaitzean jarri ba'daite,
ez naiz geiago aitz izango, eresi-kutxa, bai
bere eresintasuna barruan daualarik!
Larrosak
Larrosa bi,
zure oin-utsen bizkarreko
erranpa edurra baizen zurian,
labankari...
Ez al dira, Andrea, amilduko
nire arantzak loretuteko uatetan
dagozan arruan beeragiño,
orriak askaturik?
Ura
Zer egin zeuntsan urari,
Andrea, zer?
Ikutu?
Mun egin?
Lurrinkatu?
Ala, zer?
Zure eskuetako ukandela zan?
Zure ezpanetako margo-dirdira?
Zure arnasearen kutxatillea?
Esaidazu: zer izan zan?
Ibilli dabil, eta zure eskuak,
nakar-antzo,
aren arradan igaro.
(Nok oratu al leikezan
uaitz tartean, nok!)
Edaten ba'dot, nire ezpanak
zure ezpanakaz pot egin.
(Baiña mosua arimeak
baiño ez nabari, zergaitik?)
Ukuzten naiz, eta zelan gelditu naiz
danau zugaz usaindurik?
(Zein ederki, ager ziñanetik,
neke-min-oiñazeak usain-gozogarri,
zein ederki!)
Zor egin zeuntsan urari,
Andrea, zer?
Irriparrea
Barre zoroen barrez mundua itun egoan.
Iguiñaren keñua eban morraille agoan.
Aaztu zan alaitasunaz. Au zer zan irakasteko
irriparre eskolea zabaldu zenduan atxean.
Atxa
Zigorra, bai, aitz izatea. Onen kate gogorra
basoaren egabidearen aldean
eta garitzearen kulunka ondoan.
Baiña onartzen dot aitz izatea, naiz ark-aitz, naiz aizkorri,
ez goroldi laztan, ez samurtasun larrosa bagarik
guenean, goiz baten, zillo-arrakalea nigan sortu ba'dadi
zure birjina irriparrearen ostatari.
Argi-mutilla
Erakusmeneko larrosategi. Zure burdiñazko osto zear
kandela odoltsuen larrosak gora ta gora doaz.
Ez da munduan baratzik aren beste udabarrikin.
Lipar baten bizi izateko, larroisak eurak larrosak il.
Larrossk, zabaltzeko, txandea gordeten: leenago nago ni!
II-agiñean dagon argi batez kandela barri bat irazeki.
Eta kandelategi indartsua erretan biyurtu
larrosen ilketea bere sute usain gozotsuz.
* * *
Sugarretarik larrosa bik kalterik-be igesean,
zure oin eskale biak orriz bitxitu ebezan!
Eun-urte-urrena
Eun urte irriparrez,
ez zara nekatu guri irripar egitez?
Eun urte gexo-zain,
ez dozu miñik eskuetan ainbeste osatzez?
Eun urte zauri-tartean,
egunean baiño egunean zuriago zure jantzi zuria!
Eun urte parkatuten,
eta ez eldu zuk itxaron baña a ondatzaillea!
Eun urte errosarioz,
non euki ainbeste larrosen usaiña?
Eun urte aro onez naiz txarrean,
eta sedazkoa dozu azala. Orban bagea!
Eun urte mirariz beteriko,
eta zure oro-altasuna ikutzeke bailegon oindiño!
(Malaga'ko «CARACOLA» olerki-ingurraztitik artua, 81g. zenb. VII-59)
Atzalgarriak:
erestaga, batuta (Bera-Mendizbal).
eresintasun, melodia, (id.)
Ez al dira, Andrea, amilduko; «amildu» al leitekezanak «larrosak» dira, ez arantzak, oneik arru beean bait-dagoz.
ukandel, guante (Kirikiño); «gatz-andel», eta «atzandel» -en erara; uko, ukubil, eta ukondo-n ikusten danez, mano.
arrada, chorro, corriente (e).
uaitz, corriente.
erakusmeneko, grande, enorme, (B-mu).
ukuzi, lavar.
egabide, vuelo, espacio para crecer, volar..
|