L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 IV (1959-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Uda-azkena, zu gure poza

 

Joakin Aldabe

 

Auxe egun moztutzia

Uda-Azkenian!

Ego aizek nagusi

beren garaian.

Gorri noiz nai goibelak

argi ta illuntzian.

Aurten lurraldek zer nai

zabal emanian.

Bildu ta bildu emaitzak

egualdi onian.

Au poza dago lertzen

gure biotzian!

 

«Tori —dio Udarak

Uda-Azkenari—,

nere musu laztana,

kosetxa ugari.

Asko nai zaitutela

ikusten da garbi.

Ez iduki bildurrik

beltz dan Neguari.

Oroimen on urtia.

Eskerrak Berari,

guria degun Jauna,

Jaungoiko aundiari.»

 

Bukatzen dira jaiak

erri ta auzuetan.

Erortzen dira mendik

neguko luetan.

Laxter euri t'ekaitzak

egun ta gaubetan.

Aize iskanbil gaitza,

trumoia orruetan.

Mendiko eder-ederra

eriotz besuetan.

Gero mendi tontorrak

zuri elurretan.

 

Itsas barrundik bultzan

datoz olatuak

gaillur galantarekiñ

goi-goi arrotuak.

Abek dituk denborak

dauzkan gorrotuak!

Enarak jun ziraden,

pizkor egatuak,

neguaren itzalez

oso bildurtuak.

Luzatu gabe mendik

beraiño elurtuak.

 

Berriz Uda-Azkena

maite, lagun kutun,

ezti zabaltzaillia

barrun, oso barrun.

Uzten digu arima

oratu ta bigun.

Baserri txuri ederrak,

kaletikan urrun,

etxapian badauzka

ainbeste ontasun.

Eman deiola Jaunak

luzaro osasun.

 

Jo lezake aiziak

amorruarekiñ.

Betor Negu zitala

kopet zimurrakiñ.

Zer janik ez da palta

sagarduarekiñ.

Otorduk bere ordutan

eltze ornituakiñ.

Antxen nai aiña frutu;

esnia're berdiñ.

Zuaz baserri aldera,

nai ba'dezu jakiñ.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.