|  
              
               
  
 
Antonio Machado'ri 
 
  
 
Otsalar 
 
  
 
(Bere eriotzako 20'gn. urte-buruan, omenez) 
 
  
 
Parnaso barrutian 
 
bizi-bide zoriz 
 
egunak eta gauak 
 
jantziaz olerkiz, 
 
  
 
Bizitza igaro zuen 
 
gizonki kantatuz, 
 
garaieri argia 
 
ausarti urratuz. 
 
  
 
Iturburu sendoa 
 
barrutik dario, 
 
lur-bira guziari 
 
sorturikan giro. 
 
  
 
Zabalduz asetzeko 
 
edari xarmanta, 
 
edanak-edanala 
 
asetzerik ezta. 
 
  
 
Egun baten odeiak 
 
ortzea beltzituz, 
 
aize burrukariak 
 
ekaitzez biurtuz. 
 
  
 
Ego-aize latzaren 
 
bultzadak uxatuz 
 
Pirineo'az gaindi 
 
a erbesteratuz. 
 
  
 
Bere pentsamenaren 
 
argiak itzali, 
 
maite lurretik urrun 
 
gogoak erori. 
 
  
 
Gaztelako lurreri 
 
nok kanta ark aiña? 
 
Garestia izan zan 
 
eman zion ordaiña. 
 
  
 
Il zitzaigun, olerkari 
 
aintzin txapelduna; 
 
iñon negarrik gabe 
 
bakarkiro joana. 
 
  
 
Collioure aldeko 
 
lur zakar ta otzak 
 
errukige iruntsiz 
 
bere ondar illak. 
 
  
 
Orain ixildu dira 
 
bere gogo-kantak. 
 
Pakea emango al dio 
 
goi aldean Jaunak. 
 
  
 
              
              |