| 
 
 
Nire lurraldearen deia
 
 
 
Magali Hello
 
euskaratzailea: Otsalar
 
 
 
Emen dago a,
 
mendi ontatik irtena,
 
errekatxoaren marmarra entzuten duen a,
 
aize ta lurraren aiotsak entzuten dituana,
 
mendia bere oiñarrietan tinko ikusten duen a,
 
arbasoen deia entzuten duen Tell,
 
bere siñestasunaren esaneko da;
 
a izango da altzairuzko esia ausiko duena,
 
deuseztzaille dan berunaren garaillea:
 
gaua ikusi duen Tell;
 
Tell'ek salbatuko du berea dan erria.
 
 
 
              
             |