L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 I (1960-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Morroitzaren atsegiña

 

G. Mistral

euskaratzailea: I

 

Morroi izan naiez daukagu izadi osoa.

        Odeia morroi, aizea morroi, gari-erretena morroi.

        Zuk be, ba, gugatz bat sartu bear ba'da, sartu egizu; okerren bat zuzendu bear ba'da, zuzendu egizu; iñok zaindu nai ez dauen geixorik ba'dago, zaindu egizu zeuk.

        Izan zaitez, bai, arria bidetik alboratzen dauana; bardin, biotzetatik gorrotoa ustu, edo auziaren eragozpenak lautu bear ba'dira be.

        Poztasun bat ba-da osasuntsu ta zuzen izatetik datorkiguna; baiña ba-da, batez be, morroi izatetik yatorkun atsegin eder, zabala.

        Zurbil ta ertun litzakigu mundua, dana egiñik ba'geunke: larrosondorik aldatu bear ez ba'gendu, ez arazo duin bati lotu.

        Baiña etzaitez, gero, oker onetan jausi: lan eta neke andietan bakarrik, ez uste, irabazia daukazunik; buru-ukapen txikiak be ba-dira, morroi-zeregin baliotsu doguzanak mai bat jantzi, liburu batzuk atondu, neskato bat orraztu.

        A maiseatzaille dozu, au ondatzaille; zu morroi zaitez, otsein, mirabe, iñoren zerbitzari. Morroi izanik besteai lagundu, ezta iñundik be beerako maillako izakien egikizuna. Arnaria (frutua) ta argia damoskuzan Jainkoa be, morroi dogu. Onela deitu gengikeo: morroi dana.

        Begiak, ostera, geure eskuetan josita daukoz; eta, egunero, itaun au dagisku: Morroi izan zara? Norena...?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.