|
Amen amaren
Iratzeder
(Aurraitz'eri)
Amen Amaren
bihotzean
nago Beloke'n
othoitzean,
Amen Amaren
bihotzean...
Herritik urrun,
bakar-bakarrik,
galdua zaude,
Venezuela'n.
Begitik nigar,
barnetik amets,
ba-dabilazu
bai min eta lan.
Mundu bidetan
zu, bezalako
eskualdun-gazte
zenbat dabilan..
Balute denek
zuk daukazuna
bihotz barneko
zolaren zolan!
Zure nigarren
aditzean,
zoin urtu naizen
othoitzean!
Herritik urrun
izanik ere,
baleramate
denek borroka.
Eskual-borroken
garhait-tokia
ezta Bizkaia,
ezta Gernika.
Eskual-Herria
usteltzen duten
gaitzeri gauden
gutan oldarka.
Gutan dugula
Jainkoa nausi:
mende, jendeak
Harek dabilzka.
Amen Amaren
bihotzean.
etsai-indarren
garhaitzean,
biak bat gauden
othoitzean
20-3-60
|
|