Jun da urtia!
Joakin Aldabe
Zer on dan frutu
irauzi dezu
itzali zaizun urtian?
Urte bat geigo
idorra t'utsa,
kezkagarri bizkarrian?
Jar zazu ispillun
zure bizitza,
ta ikusi begi aurrian,
ereiñ al dezun,
o zu, gizona!,
azi on-ona lurrian.
Ereiñ bezela
neurri berdiiñan
jasotzen dira emaitzak.
Aizek zabaltzen
ibilli danak,
bilduko ditu ekaitzak.
Udaran lotan
egon danentzat,
neguak dauzka izotzak.
Ereiñ deguna
t'ez besterik,
izango degu bakoitzak.
Ereiñ ba'dezu
azi on dana
izerdi pats ta nekian;
jardun, ba'zera
ereiten beti
latztasun ta negarrian,
uda ondoren
bildu ordua
urtero etortzen danian,
bilduko dezu
neurririk gabe
poza zure biotzian.
Ez dago ontasun
iraunkor danik
urte asko bizitzian.
Arkitu leike
aitona zarra
azkena datorrenian
eskuk uts-utsik,
estu ta larri,
zer egiñ dun
galdetzian.
Jarriko balitz
Jaunen errukiz
orduntxe zeru bidian!
Bizitza bota
ariñ ta lasai
geroko kezkarik gabe.
Aita gure bat...
Ave Mari bat...
etziñan otoitza zale!
Aberastasunez,
galdukor gauzez
beti egarri ta gose.
Egun artako,
t'erantzuteko
larru bizirikan zaude.
Lan egiteko asmo
sendo bat egiñ
biarrian gaude.
Guri begira
deadarka orobat
ainbeste obra ba'daude.
Ez aztu, anaia,
t'eman eskua,
ez egiñ, ez, arren, alde.
Ez ba'diozu
erantzuten zuk...
ortik datoz ainbat kalte.
|