Bertsolariaren nortasuna
Zeleta
Bein eta berriz esan dezagun: arrigarrizkoa dala gure bertsolariak doñu politez kantatuz as.matu, tajutu eta bat-batean egoki bertsoa botatzeko duten azkartasuna.
Eta esan au egiztutzeko, ez degu urrutira jun bearrik. Adibidez, ona emen, neronek oraintxe tajutuko dedan bertso onen esanaiaren egiazpena, ondorengo bertsoaren bidez:
Egokitu au degu,
oindik-oindikoa;
Eibar'ko txapelketan
Gertaturikoa;
arrigarriro geok
ikusitakoa;
batek asita, bestek. bukaturikoa:
Irigoien'ek:
Eibar'en egiten da
eskopeta piña...
Uztapide'k:
Nik ba-daukat aspaldian
ementxe egiña.
Aspaldi izango dezu,
zerorrek jakiña:
Oker tirata ere
«botatzen» dakiña!
Eta nik geituko riona:
Orra tajutu zuek
bertso atsegiña».
Bertsolariaren azkartasun eta iaiotasuna ezagutzeko, ba-ditugu ezaugarri geiago ere. Begira:
Ikus daigun, bein batean, gaixorik, il-zorian aurkitzen zan adiskide kutun bat ikertzen edo bixitatzen izan-da, Uztapide, bere lengusu, Basarri eta Zepai, lau bertsolariak gaixoaren etxetik aldetzerakoan osatu zuten bertsoa:
Lenengoak:
Gizon onek ez du asko palta
oraintxe iltzeko,
Bigarrenak:
Zer gaitz txarra dadukan
mundun bizitzeko.
Irugarrenak:
Zein da prestatzen dana
zuluan sartzeko?
Laugarrenak:
Ni preparatuko naiz
enterratutzeko!
Oraindik geiago. Ona emen beste gertatu bat, gure bertsolarien trebetasuna eta azkartasuna zenbaterañokoa dan ezagutzeko:
Aldi artan etzan, noski, gaur aiñako aukerarik, erri batetik bestera noiz-nai, ez ordu batetik bestera jun aal izaleko, eta Santa Kurutz-bezpera batean, urteroko promesa edo igespidea aitzaki arturik, Lezo'rako irten ziran etxetik, urrengo goizean-goiz antxe aurkitzeko asmoz eta gogoz, Zizurkil'go bertsolari ospetsu Kortazar eta Uztarri, eta gaba igarotzeko Pello Errotaren arrebaren Ostatu-Etxean sartu omen ziran; eta jakiña, erriko jendeak jakin bezin laister bi bertsolari jator aiek ostatu artan zirala, berealaxe jendez inguraturik aurkitu ornen ziran, eta jendetzaren bertso-egarria asetu nairik, onako bertso au bota omen zuan, apaitan ari zan maitik bat-batean jeikirik, Uztarri'k:
Kortazar ta Uztarri,
alkarren lagunak,
Zixurkil'dikan gatoz,
kristau ezagunak,
Nola gertatu diran
Lezo'rako egunak,
gu ara juatia,
pentsatu degunak:
lagundutzen ba-digu
SANTU KRISTO JAUNAK!
Ango jendearen oiu ta txaloak! Baiña, belaxe, al dakizute zer gertatu zan?
Nunbait Pello Errota'ren arreba ura ere, bertsolaria izan... eta, jakiña!, emakurneak, «emakumea»-rena. Danen aurrean jarririk edo zegoan tokitik, gartsu ta adigarri, begira zer-nolako bertso jatorra ta egokiagorik ezindakoa bota zun:
Kortazar ta Uxtarri,
onera etorri-ta,
apaitan ari dira
lasai exerita,
Santa Kurutz eguna
aitzaki artuta.
Andria ta umeak
etxian utzita:
orretxeri nago, ni,
GAIZKI IRITZITA!
Emakume bertsolari ark, ederrak eman zizkien, bere ateraldi zorrotzekin, bi bertsolari arroxka aieri! Ortan dago BERTSOLARIAREN NORTASUNA. Bertsolaria ez da edozein!
|