Olerki-liburuak
«Zeru menditik»
Aurraitz
Lapurditarra, Beloke'ko Beneditarra dogu Iratzeder, adiskide miña dodan olerkari urtzikor (mixtiku) au. Lekaide otoizlari bati ioakonez, gogokoiak dira olerkari onen olerkirik geienak. Iainko-zaletasun sutsua ta Erriaganako neurri bako maitasuna nabarmentzen dira «Zeru-Menditik» olerki-liburu eder onetan. Idazti ontako olerkirik geienak luzeak dira. Luzeegiak aukeran; baiña igurtzi zerutarrez idatzita dagozan ezkero, arin eta irakurterrez egiten dira. Sakon eta mamintsu idatzi-olerki ok gogo-barruan murgiltan dabe izate guztia; ta gaiaren astuna galdurik zeruen laztan gozatsurik ezarten dabe gogoan. Ots:
Zoin goxo den ba, zoin goxo, zure ondoan, Jainkoa;
Ez nauke gozoz: bau bihotzeko bozkaroa!
Noiz duket, Jauna, zutaratzeko goiko zorion osoa?
Egoki ta berebizikoak olerki ok egungo ludikeri gaikoiaren zarata sorrek estali ta gogo-entzumenak iratzarriz Iainko-zaletasunezko bizitze garbia indartu ta zerutar bakean bide onez iarraiteko indargarritzat. Olerkiak, (zantarren bat izan ezik) berez dira goitarrak. Baiña lapurditar onen olerki bikaiñak, auzaz beste, azalgaitz yatan ezkuturik ba-dauke gogoen zuzpergarri.
Olerkari bakoitzak bere kera dau; eta Iratzeder au eta Arantzibia bi ok goi-mailakoak doguzan-arren, guztiz bardingeak dira onein olerkiak. Bata arlo baten eta beste au beste baten, bi ok olerkari bikaiñak. Autu ontan ez noa sakon sartan; bildur naz ba, giputzen batek Lizardi lakorik inungo inun ez dala sortuko erantzun ez dagistan...
Erosi «Zeru-Menditik» eta irakurri ta goznartu egizuz, irakurle edertzale orrek, Iratzeder'en olerki zoragarri baizen bikain ok. Lapurdera errez eta idazkera argiz idatzita dagoz eta euskaldun guztiori iatorku ondo beste izkelgiak asko irakurtea, (gipuzkoarreri bere bai) leen bait leen euskera osotura, io daikegun, geure elederraren onerako.
Zorionak, Iratzeder, olerki eder okaz gure elertia indartu dozulako. Eta iarrai lokartuak iratzarri arte, ttonttor ortatik kantari. Ots:
Eskual-Herri gaixoa duzun urrikari
Erderak sinhestea jaten ari baitu
Eskualdun gain huntan, Zerua edari,
Eginen dut hil-arte oihu eta kantu.
|