Izparrak
Manez Etxamendi il. Aurtengo maiatzaren lenengotan il yakun bertsolari ospe andiko bat: Manex Etxamendi, Ezterenzubi'ko semea, zortzi seme-alabaen aita. 87 urte ebazan il zanean. Gizon arteza ta zorrotza, luzaro erriko alkate izana, beti iñoren ona billatuaz bizi izan zana. Bizi izan zan lez ñ zan, kistar on ta zintzo,.
Euskal-zelaian dogu, batez be, entzute andikoa; aren bertso ta kantuak Euskalerri guztian zabalduta dagoz, oso errez, gatz-ozpindu ta jakingarri bait-dira. Olerkirako doai ta garrez betea gendun, eta gaiñera bere lerro guztietan agertzen yaku fede bizi ta zentzun osoko. Jainkoa, barriz, bere kantagai lenena. Jainko ta fedez ornidutako bertso eder sakonik asko itxi dausku or-emengo aldizkari ta egunerokoetan argitaratuta. Goian bego olerkari kistarra.
Bertsolariak Paris'en. Bertsolaritza gero ta ugariagotuz doakigu; mugaz emendik ots andia atera eben igaz gure plaza-gizonok. Eta andik, gitxiago ez izatearren noski, jai ederrak eratu ta egin dabez Urruña'n, Sara'n ta azkenez Paris'en. Orrela egun zoragarriak igaro dabez ango erritarrak. Zorionak, batez be, ango bertso-egun eratzaille, gartsu dogun Errandorena jaunari.
Bertsolariak Nevada'ra. Mugaz andiko bertsolari trebe diran Xalbador eta Mattin Ipar-Amerika'ra joateko dira laster, an Nevada'n aspalditik bizi diran euskaldun anaiak deituta. Eta barri au pozgarri yaku nai-ta-ez. Gizon famatuak, izlari, idazle, ostikolari, pelotari, zezenlari ta abar alde guztietatik deituak dira; gure bertsolariak be bai, ta au alaigarri da guztiontzat. Len sagardotegietan baiño ekiten ez eutsen bertsolari arlotetxoak gaur or doiaz egaz, urriñetako bazterretan be euren bat-bateko saio ta jardun ederrak entzun-azoten.
|