Itxarokizuna
Aurraitz
Izugarria da gudua!
Itzal ta iluna espetxea!
Ez baita asko atsegiñago
erbestetuen bizitzea.
Erri lotuaren semeak
beti urduri ata lorrez,
eun zauri maitasun-landetan,
odolez oinak, zidor latzez.
Bake-bizitzaren ametsak
goiz oro dagite, ozen, ots
«Iare ikusi nai ditut mendi
eta aran ok. Utikan, arrotz!»
Asaben didar sakonak, zurt,
odolak baiditu irakitan.
Espetxeetako neke-gauak
goiz barririk dute ixilpean.
Irrintzi baten ikutuaz,
kate artean gogo-azke,
urduri mendiz, berein gazte,
maitasun-menpe bildurra aalge.
Geure mendien ikurriña
eskuko egin arte ez baita
etenen iskilu-dizdira.
Kemenak bebiz alkartuta.
Izugarria da gudua!
Itzal ta iluna espetxea!
Itxaro daigun, uste osoz,
basoen zidar-goizaldea.
|