Olerki-liburuak salgei
OLERTI'k ba-ditu poesi-liburu batzuk salgei, olerkariak eta bertsolariak beren izatezko jit eta etorria ugaritzeko, berebizikoak.
Ona emen batzuk:
I. Ipuintxuak. Lontzi Aba, idazle jatorraren 100 ipuin ditun liburu jakingarria. 15 laurlekotan saltzen da.
II. Bigarren Ipuintxuak. Lontzi Aba'renak auek ere, oso lau ta irakur-errez egiñak. 100 ipuin 106 orrialdeko ale baten argitara emanda: 15 laurlekotan salgei.
III. Milla euskal olerki eder. Aita Onaindia'k osoturiko olerki bilduma. Iru sail ditu idazti onek: I. Erri olerkiak: a) gerta-olerki zarrak; b) maite-leloak; d) irri ta negar; e) ardo-kantak; g) jainkotiak; i) pastoralak. II. Lau gizaldi: XVI, XVII, XVIIII ta XIX. III. Gure mendea: a) Bizkaikoak; b) Gipuzkoarrak; d) Bidasoa'z andikoak. Geigarria: Bertsolariak. Guztiz, 1.200 orrialde; 100 laurleko.
IV. Olerkiak. Arrese-Beitia'renak dira auek, otxandiotar ospetsua il zanetik 50 urte zirala-ta, A. Onaindia'k atondu ta argitara emanak. 688 orrialde ditu, ta 55 laurlekotan saltzen da.
V. Bertso berri ta kanta zar (I). Or-emen zabal dabiltzan Bertso berriz osatutako liburuxka. 5 laurlekotan salgei.
VI. Bertso berri ta kanta zar (II). Goikoaren antzekoa. Gaur gure artean kanta oi diran eresi-doiñurik asko dakazki. 64 orrialde, ta 5 pesetan saldu.
|