L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 I (1961- urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Itsaso-zear

 

Irigoien'dar Roman

 

(E'tar N. ta A'tar I-itsas-gizana'ri beren ezkontzako egunean)

 

                I

Danok bezela zorion billa

jarri zerate bidean

—egarri ori oso sartua

bait-daukagu barrenean—.

Itsas ontziai gertu jarrita

or, kaiaren babesean,

bertan sartuta itsaso-zear

alkartasun ederrean

joan zaitezten zorion ori

eskuratu bearrean.

Ur zabalera irtendakoan

ikusteko zerate an

egundoko gauz lilluragarri

zuen begien aurrean.

Ango ontziaren ur-ebakitze

ta seaskatxo antzean

gozo-gozoki kulunkatzea

ugin jostari artean...

Ango zero urdin, ango aize eder...

Zer edertasun goizean

Eguzki-jauna nagiak kentzen

ur-azpitik jaikitzean...

Gerogo herriz zeru garbiko

jaun eta jabe egitean

ta itsasoari arrenganako

maite-miña piztutzean

t'eguzkiaren iruditxo bat

izategatik beragan

urezko ispillu biurtzen dala

ikusten dezutenean...

Ta illunabarrez pixka-banaka

bere indarrak gutxitzean

ta lengo suzko margo biziak

ubeltzen zaizkionean

-biotzeko miñ Eguzkik ere

aldendu bear dunean

ta eriotza gañeraturik,

urezko illobi otzean

ezti-eztiro nola erortzen

ta itzaltzen dan azkenean...

Eta ango gabak... Ugin-jolasak

eten gabe ontzinean

ta keñuka ta jolas bizian

millaka izar goi-aldean;

mintziorik ez inun entzuten,

pake santua danean:

itsas-ontzia aurrera zuzen

zuen zorion-bidean...

Orduan, Jauna bakar-bakarrik

lekuko dezutenean

eta izadia eliz-nagusi

biurturik dagonean,

apaltasunez beterik biok

belaunak jarri lurrean,

jaso biotzak, eskerrak eman,

alaitu ontasunean,

asmo onak artu ta aurrera ekin,

jarraitu egiñalean

ametsetako lur eder aien

jabetza lortu artean.

Baiña itsasoa ez beti bare,

ez da beti jolasean;

zakar-aldiak sortzen zaizkio,

eta bere aserrean

ugin jostari zabiltzanak len

orain uraren gañean

dabiltzan mendi antzeko dira

dana deuseztu naiean.

Aur biurria jostalluekin

dabillen era berean

itsasoa're ontziarekin

jolastu oi da sarritan:

artu ta ibilli, ondo gozatu,

baiñan gero, aspertzean,

geiago onik ez bere barrena

ando ikusi bitartean.

Eta itsas-ontzi... edo intxaur-azal,

laister da ugin-gallurrean;

eta andik berriz amilduz, urak

irentsi nai bait-lukean,

jausten da goitik beko zulora

bertan galtzeko ustean:

tximistak, trumoi ta aize orruak

askatuak, jaun aidean.

Ontziko gizon errukarriak

larri ontan arkitzean

ez daki egi dan dakusena

edo amets txar ote-dan.

Bizkor ta ausarti zaia amaika aldiz

erakutsia izango zan;

orain ikara, ikara aundia

bai buru, bai biotzean

egoaizeak lurreko ostoak

eramaten ditun eran,

lema galduta ta nora-gabe

ontzia dabillenean.

Maite ditunak, emazte ta aurtxo,

dakus irudimenean...

Maite ditunak... Alkartuko ote

berriz guztiok etxean...?

Errukarria itsas-gizona

ekaitzaren zigorpean:

illuntasuna biotzean, ta

illuntasuna goi-bean.

 

 

                II

Pozez beterik artu dezuten

oraingo bide berriak,

itsasoaren antzera, sarri

ditu aldaketa aundiak:

alsegin eta pozen urrean

malko ta estu-aldiak.

Baiñan guztiok barruan degun

zorionen egarriak,

an edo emen billatutzeko

itxaropenez betiak,

bere atzetik garama urduri

zabal-zabalik begiak.

Orlaxe zuek, lagun maiteak,

leiaz bidean jarriak

biarko egi izan ditezen

atzoko amets eztiak.

Eta bidea arintzearren,

dituzuteño biziak

alkarren lagun beti izateko

ziñ egin dezute biak.

Turuta joaz kaitik goizean

irten dan zuen ontziak

arin ta bizi ebaki ditu

itsasoko ur gaziak.

Ur onen luze, zabal ta sakon

arrigarrizko neurriak

Biderik ez du ta dana bide

ta nun-nai ezkutukiak...

Itsaso-zear zenbatek lortu

ameis egindako naiak;

eta zenbatek, amets-atzetik,

bertan arkitu illobiak...

Gazte osasun-jabe zerate,

lan egiten ikasiak

ta maitasunak itsas-ertzean

biok alkarraraziak.

Gaur asitako bide orretan

bai laguntzaille egokiak...

Laurak egoki, ta maitasuna

lenen-lenengoz sendiak.

Jakin zorion orren atzetik

dijoan itsas-ontziak,

lortuko ba'du, bear ditula

maitasun-aize garbiak.

(Ba'dira beste gezur-jario

maitasun antz-irudiak,

jantziz ardi ta barrenez otso:

alaxe maitakeriak,

maitasun garbi ta egizkoen

arerio ta etsaiak).

Egiazko dan maitasunaren

almenak ain bereziak,

ain aundi dira, esango nuke

lezazkela mirariak.

Bere menpean bizi nai danok,

goi-beko ta aundi-txikiak.

Ez du ondasun aundiagorik

izango zuen kabiak.

Osasun, sasoi ta edertasun,

denboraren janariak;

eta maitasun eta ardau onak,

urteen joan-etorriak

leguntasun ta urriñ geiazten

dizkioten edariak.

Berak «zure» ta «nere» ziranak

«gure» biurten guztiak,

ala ondasun, etxe ta asmoak,

ala amets zoragarriak;

poza kutso-dun egiñaz, berak

alaitzen bi arpegiak;

miñ edo neke lirakela-ta,

malkoak eta izerdiak

gogo-gozoki txukatzen ditu

maitasunaren zapiak.

Indarrak geitu, lanak arindu.

Bait-lirakean bitxiak

jasotzen batak besteagandik

datozkion uskeriak.

Maitaleak «zaill» t'«eziñ» zer diran

ez dizkitzute ikasiak:

maiteagatik guztia lortu

dezaken uste biziak;

maitasun-bidez indartzen aulak

ta trebetzen lotsatiak.

Baiñan oparo berekin ditun

alderdi goragarriak

ez dira antzeko, goitik

utsaren truk eroriak,

baizik gaur, biar ta egunero

arretaz irabaziak.

Su bizienak, lagundu gabe,

laister ditugu itzaliak.

Landare bikain da maitasuna:

zaitu, eman ongarriak;

au ez egiñik igartu leizke

adar, osto ta sustraiak;

laguundz, berriz, oparo biltzen

lore usaintsu ta igaliak.

Maitasunaren emaitzat, beaz,

bai bikain eta joriak,

baiñan —au era esan bear da,

ala dio ta egiak—:

berak bakarrik ezin billatu

zorion-lurraren kaiak.

Itsaso-zear dijoazenak

urak ere ainbat goiak

aztertu bear; andik esango

izar eta eguzkiak

zuzen dabiltzan; andik etortzen

aize bigun, biurriak,

giro on eta txar, egun pozgarri

t'ekaitz ikaragarriak.

 

               * * *

 

Zuen naia zan bezela alkartu

ta ametsetan ikusiak

zerenganatzen asteko gertu

zeraten ezkon-berriak:

gaurtandik izan beti-betiko

alkarren serbitzariak

ta egunero berritu gaurko

asmo Jauna'k onetsiak;

ekin biziro biok, sendotu

sendiaren oñarriak.

Beti gauz oso-bakar-bat izan,

ez osoaren zatiak;

alkar artzetik indarrak datoz

urratzetik, auleriak:

erreka txiki asko bilduaz

osatzen dituzte ibaiak.

Eta bidean —ala eskaizen

itsasoko ibiltaldiak—

aldiz aizeak bultza bearko

ta aldiz zuen ausardiak.

Ordu berean bitez zuen poz

estutasun ta larriak.

Jolaserako sasoian, jolas,

lanerako ez nagiak.

Eta sarritan begira gorantz

eman esker ugariak

on-aldietan; eta txarretan

egin zuen eskariak.

—bitartekotza duela Bere

ta gare ama Maria'k—

biotzez egin onartu ditzan

itsasoen Nagusiak,

ta menderatu ekaitz eta aize,

tximistak eta trumoiak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.