Bake barik
Garitaonandia'tar Gotzon
(Rementeria'tar Amadeo'ri biotzez)
Urte bat doa, beste bat dator,
baltza da nire kontua!
Atsegin gosez daukat biotza,
artega nire gogua.
Ludi onetan lar ikusi dut,
orotzaz naz aspertua
izaki oro dastatu arren,
ez dut biotza asetua.
Nere biotz au urduri dabil
Jainkoa noiz arkituko.
Azken ordua eldu baiño len,
ez al da billa etorriko?
Biotz barruan sartua daukat
Artzai Ona'ren txistua;
bolada ontan entzun ez arren,
ez dot iñola aztua.
Sarritxo Bere deia entzun dot
baiña ez dautsat erantzun;
nere bidean oso gitxitan
izan dot A bide-lagun.
Zerugoi ortan zauden Jainkoa!
Zuretzat egin gaituzu;
ta zurekin bat egin artean
ezin ezelan baketu.
Derion, Urriak 30, 1960.
|