L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 I (1961- urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Azken agurra

 

Basilio Pujana

 

(Semea gudara joatorduan, ama-seme agurra)

 

           Amak.—

Azken agurra egiten emen,

Semea aldamenean:

Sabel barman sortua eta

Azia bular gaiñean;

Urte askotan bera azteko

Tarraka beti lanean...

Orain gudara daroastie

Sasoirik ederrenean.

 

Amorruz baita beterik oso

Mundu onetako lurra,

Gudate onek emoten dausku

Negargarrizko bildurra.

Bear bada au izango da-ta,

Semetxo, azken agurra,

Biotzak alkar baturik artu

Amaren laztan samurra.

 

           Semeak.—

Ba-dakit, ama, alde egikeran

Zuretzat dala gogorra

Ta niretzat be oso astuna

Era onetako lorra.

Ni ez nintzake ara joango

Ez ba'litza derrigorra:

Joan ezean, artuko neunke

Neurririk bako zigorra.

 

           Amok.—

Ba-dakit naitez zaroiazela

Orrelan zoiazanean.

Ibilli beti, seme maitea,

Aginduen esanean.

Sorbaldan kutun bat jarten dautzut,

Biotz beraren gaiñean,

Karmen'go Amak zaindu zagizan

Arriskuz zareanean.

 

Zu dotriñara joaten ziñan

Ziñala mutikotxoa,

Eta ez aiztu, abadeagaz

Orduan ikasitakoa;

Gogoan euki txiki ziñala

Aitaitak kantakoa:

Euskaldun ona beti izan dala

Kristiñau benetakoa.

 

Biotzaren zain bere atean

Jarri emen ikasia;

Munduagaitik bere ez galdu zuk

Jaungoikoaren grazia;

Bere adiskide ta duin zarela

Galtzen ba'dozu bizia,

Gero zeruan emongo dautzu

Munduan irabazia.

 

Eta batez be ezeizu aiztu

Eguneroko otoitza,

Une danetan bear dogu-ta

Jaungoikoaren laguntza;

Jesus'ek legez eroan daigun

Eroapenez kurutza,

Orla bakarrik lortuko da-ta

Zeruetako baratza.

 

Izan beti be goi-bizi zale

Eta zuzena biotzez;

Bide arteza lenendik artu,

Andik jarraitu joranez.

Zure amak gaur dirautzun eran

Baldin ba'zara izatez,

Onespen ona artuko dozu

Zintzotasunan ordaiñez.

 

Munduan kalte asko dagoz gaur

Arrokeriak egiñak,

Beste ainbeste egiten ditu

Alkar ikusi eziñak.

Ez zagizala iñoiz gidatu

Arro ta buru ariñak,

Burua eta txapel-lekua

Ez diralako bardiñak.

 

Danok ba'genki zer dan seme bat

Bular ganean aztea,        

Gudea asi baiño lenago

Eingo leukie bakea;

Amak bakarrik dakian legez

Zer dan ama izatea,

Beretzat lain min ez da iñontzat

Seme bat eroatea.

 

Munduak ez nau poztuten-eta,

Birjiña, nator Zeugana.

Zu zaralako atsekabe ta

Nekez arminduen Ama.

Barrruak ezin artu alako

Miña ba da nik dodana,

Zer izango zan ama guztien

Amak igaro ebana?

 

Naitaez ba'da samin garratz au

Munduan igarotea,

Lagun eistazu au eroaten,

Ama errukiz betea;

Ta bear bada Jainkoarena

Ba'litza zigor ezea,

Alan be beti egin daitela

Jaunaren borondatea.

 

           Semeak.—

Entzunak dodaz esan dauzanak

Nire amatxo kutunak,

Ta ikusten nago latzak dirala

Munduko etorkizunak.

Alkar il barik labur baitira

Lur onetako egunak.

Il ta epaitu egin gaizala

Bizia emon euskunak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.