L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 II (1961-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Onbidean goruntz

 

Gaztañaga

 

Apaizgora eltzenago geran neurrian,

Kristo'gan bat gaitezeneraiño gogo adiskidegoz

lotu-nai-agiri au opa diat,

Dorronsoro'tar Lukax.

1954'go-X-18'an.

 

Jainko-deiez goaztik, zalez, Apaizgora...

Mendi-tontor zaigunez, luzaroan gora.

Apaizgo-tontorrera bide bat bakarrik...

Guzia bide. Ez duk onbide besterik.

 

Oillo-taldea larri baserri-atarin...

Ate-txulotik orok batera nai. Ezin!!

Iristenago diran neurriz, estuago

Aurrez, zorrotzago ta gezi-muturrago.

 

Onbidean barna gu ere oso berdin

Urtez-urte bilduago, tontorrera gadin!

Gaillurra bai zorrotza!! Apaizgo ber-bera

gura dugunez, alkarganago bearra.

 

Onbidea bera duk mendigoizaleen

batzaille: Biok apaiz. Kristo'gan baturen!!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.