Irriparrea
Jose Austin, Pasiotarra
(Ormaetxe'tar Aita Erramon'i
Apaizgoaren Zillarrezko Eztaietan)
Loratu zan bikaiñ,
jori ta liraiñ...
Baiño tamala!!
Ekaitz gaiztoak
arrapaladan txigortu,
loretuala.
Izotz erasoak
iñausi,
bereala!
Orra Adan'en ezpaiñak
goibel, billuzi,
udazkeneko
zugaitz iduri...
Naigabezko illobi,
samin-leize...
urkamendi...
luizi...!
Erbestean zear,
aldapa ta malkar...
Iniziri ta negar,
bizibide zakar!
Millaka urte,
milloika egun
ez poz ta ez irripar,
samiñaren gaiztoz
lertzear...
Jesus'ek biurtu zuan
gizonen ezpaiñetara
ekaitzaren eragiñez
txigortutako landara.
Irriparrea
ez da gaur atzokoa,
ez da Atsegin-baratzan
bezelakoa...
ez da, ez, ez da
berezkoa!
Neke ta alegiñ
izardi ta ekiñ
sortzen da gaurkoz
irriparrea
ezpaiñ-soroetan
Adan'en ondorengo
aldi garratzetan.
Baiña ba-dira atzotik emen
irriparrena ereiten duten
aingeru lerden,
ongilleak
«Gaur Apaizak eta atzo
Kristo'n Ikasleak».
Apaizaren zeregiña,
iñolaz aztu eziña,
negarerrian
irriparrea,
biotz guztitan eztia,
ezpaiñ guztitan alaia,
ater gabe ereitea.
«Zuek zerate muduko argi»,
Kristo beraren aitorrez.
Munduko argi egitez;
munduko argi
ezpaiñetako irriparrez.
Apaizaren bizitza
argi izatea.
Bizitza argitsu orren
dirdira ta jario,
irriparrea!
Apaizaren bizitza
«argi» izatea.
Argiaren errainu
irriparrea!
Apaizaren bizitza
grazi banatzea.
Graziaren ondare
irriparrea!
Apaizaren bizitza
gizonak paketzea.
Pakearen ixpillu
irriparrea!
Apaizaren bizitza
barkapen ixurtzea.
Barkapenaren anai
irriparrea!
Apaizaren lanbidea
munduko «argi» izalea.
Argiaren agindu:
Irriparrea!
* * *
Ezagutu nun aspalditikan
«irriparrea»,
Apaiz baten soiñean
eta bizitzan
ertsiki mamitua,
bere ezpaiñetan
arras lotua.
Mutil sostorra nintzala
Gabiri'n ikusi nun
irriparrea
aragi jantziz...
Gero amabi urtez
ikusi izan det
Irriparrea deritzaioken
bizitza ori,
irripar-bidez
Kristo'n agindua
betetzen!
Ezagatu nun zorionean,
ezagutu zenduten
zori berdiñean.
Gaur bertan ere orra
Irripar betean
zoriona ta pakea zabalduz
naiz kanpoan,
naiz etxean.
Aita Erramon diote
gaur arte deitzen.
«IRRIPARREA» diot nik
bataioz jartzen.
Ogeta bost urteko
kondaira osoa
bi itz motxetan
dijoa:
«ARGIA, IRRIPARREA».
«Argia, Irriparrea»,
Kristo'n agindu
ta legea.
Itz gutxi ta mami beteko
edesti,
poema,
kondaira...
Zorionak, biotzez,
Aita maitea.
Ez dedilla agortu
zure irriparrea!
Zorionak eta
ongi zaitea!!
1960-V-15'an
|