L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 III (1961-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Edurra

 

Bilbao'tar Alesander

 

Edur zuria

mendi goietan

dakust ugari

urte onetan.

 

Baiña lenengoz

ate ondoan

gaurko goizean

urte onetan.

 

Augaitik pozik

altza nazela

entzunik bertan :

«Au dok edurtza!»

 

Eiztari danen

ziri bizia

edurra baita

aratz zuria.

 

Andik izkilluz,

txikiak sarez

txorien billa

danak dabiltzez.

 

Baita katuak

saguen ordez

begi-zur dabiltz

txori joranez.

 

Edur zuria

eiztari poza,

baiña txorien

ondamen utsa.

 

Ludi onetan

errez ez baita

bat izatea

guztien ona.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.