L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 III (1961-uztaila/iraila) —<oler1150>




 

 

Loramendi zanaren omenez

 

        OLERKIAK. Itxaropena Argitaldaria, Zarautz'en, 1960. Loramendi, Bedoña'tar Joakin Abagai kuputxinoaren (1907-1933) Olerki ta idatzi guziak; bilduma, aurreitz ta oarrak Yurre'tar Julian Abak: ataria, «Loramendi»-ren olerti-buruzko iritzia Orixe'k; atariko marrazki edergarria Easo'k. Guztiz 200 orrialde.

        1959'garren, urtean Euskaltzaindia'k elerti-norgeiagoka bat egin eban, Loramendi'ri buruz. Bai ta gero, urte ortako agorrillaren ogeigarrenean, olango omenaldi eder ta kutun bat be, an Bedoña bere erritxo zoragarrian. Bere jaiotetxe Mendibitsu inguruko bide, landa ta soloetan bai zala jendea ugari gorasarre-egun alaitsu orretan! Ederrez aseta itzuli giñan andik.

        Orduan artu eben batez be ango jaiak ain ederto eratu ebezan Arrasate'ko gazte euskaltzale trebeak. Loramendi zanaren olerki ta beste idatzi guztiak ale baten argitara emoteko asmua. Eta emen daukagu arein erabagia egizko loraz garatua. Gure txalorik gartsuenak lan ori burutu daben guztiai, batez be Aita Julian kementsuari.

        Liburu atarian lez agertzen dan Orixe'ren eritxia gizonki egiña. Olerkariak iru doai bear ditu: adimena, idurimena, biotza. Eta diño: «Ba-du Loramendi'k adimena, ba-du idurimena, ba-du biotzean sua».

        Aita Yurre'k ipiñiriko aurre-solas, oar ta abar be, jakingarriak eta egokiak. Labur: argitalpen bikaiña. Loramendi'k merezi eban lakoxea.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.