L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 IV (1961-urria/abendua) —<oler1243>




 

 

Olerti-Eguna

 

 

        Kondairak derakusgunez, olerkariak eta oler-zaleak zaindu ta jaso izan dute beren izkuntza; bai ta, sarri, lurjota egonik ere. Edonongo erri-pizkundeetan indar bereziz dagerkigu auen izkera jaso ta txairotze beroa. Ortik bai dator gero, zuretik ezpala lez, jende xearen irakur-zaletze ta mintzo-bear eutsi-eziña.

        Gurean ere, zorionez, olerki ta bertso-griñaz bizi da jendea; neurrizko izkera askatua bera baiño atsegiñago zaiola esan genezake. Eta ez da zantzu txarra, iñolaz ere, izkuntzaren berbizkunderako.

        Barrenmin ta joera orri bear dun aiñako jakia eman nairik, OLERTI'k gure aldizkari begiko onek —bere lau zenbakietan— ainbat neurtitz ta bertso eder argitara ditu. Bai ta, igaz bezela, sariketa bat eratu ere. Or-emengo olerkariak gogotsu erantzun diote gure deiari, lan mordoa bialdurik. Eta au, aurrerantzean ere lanari ekiteko, pozbide ta akuillu zaigu.

        Txapelketa ontara igorritako lan guztiak, epai-maikoak sailkatu ta begi zorrotzez arakatuko dituzte, beren barne-balioa aztaturik.

        Eta gero, sariak bananduteko ta, aspaldiko batetik oitura dugunez, OLERTI-EGUNA ospatzea erabaki dugu. Xeetasun eta zertzelada auekin:

 

        1) Emen Larrea'n, Zornotza'ko karmeldarren komentuan izango da, il onen 29'an, ots, urrillaren azkenengo igandez, Kristo Errege'ren egunean. Eta Orixe zanaren ornenez, izan ere.

        2) 11'ketan, meza nagusia, erriko Abesbatzak abestuta. Meza ontan N. Etxaniz apaiz jaunak itzaldia.

        3) Meza ondoren, Abesbatzak iru-lau abesti eskeiñiko dizkigu; sariak banandu, ta Gaztelu jaunak Orixe'tzaz jardun.

Orren ostean, bazkaria, prailleen aretoan, naiz erriko edozein jantetxetan.

        5) Arratsaldeko 4'an, berriz, denok alkarturik, Erkiaga ta Bordari jaunei entzungo diegu; egingo dizkiguten itzaldietan, batak Etxeita rnundakarra ta besteak Basurko ondarribitarra goratuko ditute.

        6) Seiretan bukaera. Bultziz datoztenak, sei t'erdietan emendik igarotzen dan Bilbao-Donostirako trena daukate.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.