Iltze batetik zintzilik!
Bengetxe
(Ereño'tar Ioseba Andoni'ri,
bere gerkar jakintza'ren ohorez)
Iltze batetik zintzilik zaude,
Ene gelako kurutza.
Josu orrela ikusi eta,
Ez aiz arritzen, biotza?
Zoko batean, illun, bizige,
Buru makur ta zintzilik;
Ene barnea ludi-algaraz,
Te Zu, berriz, or ixillik!
Gauero legez gaur ere nator
Gela ontara naigabez;
Arnas puxkat nai, larri bai-nago,
Zuk, ordea, ematen ez...
Ez al daukazu une onetan
Enetzat bizitz-arnasik?
Nola egiñak Egille gabe
Egin bizitzeko amesik?
Esnatu, arren, lozorro ortatik;
Ez geio goibel ta illik!
Nola Jainkoa nigatik sorgor
Iltze batetik zintzilik?
|