Lana eta olerkia
Azpiazu'tar Joxantoni
Gaurko egunak joandakoekin aurrez-aurre jarrita bere-bera zer duan adierazi nahi izan ezkero, gauz bat esatea litzake bearrezkoa. Gauza au zer ote litzake? Ekintza, noski. Ekintza egun auetako ezaugarria, aro onen bereizigarria.
Gaurko munduan ezer ez egitea pekatu larria bezala begiratzen zaio, ia gaizki egiñari antzera. Oker jokatzeak izango du aitzakiarik; ezer ez egiteak ez, ordea. Danak dute zer egin, ta geienak kezka au: ezertarako astirik artu ezin. Ta gaur nabaitzen dan ekintza, joera ederra da benetan. Baiña gizonak gizon danetik gizonkeriak egiten ditu, ta ontan ere ba.dago oker ibiltzeko arriskua, alde batetik besteraiño geiegian joateko bildurra. Lanak gizona goratzen duala esan oi da ondo ederki, baiña ontan ere bere neurria gordeaz. Neurri ori zapaltzeko arriskuan gaude orain; neurria zapaldu ta lanean murgilduaz gizonak aipagarrien duana galtzeko zorian. Erdian dago neurria, ta zenbat eta erabatago alde batera baztertu, ainbat eta okerrago dabil dana. Areago gizonen lanean, gizonen bizian.
Lan eta ekintzarako joera onekin bat-batera dator olertiaren lurra-jotzea, ezkutatzea. Batak besteakin zer-ikusirik ba ote du? Nire uste kaxkarrean, baten garaipenak bestearen lurjotzearekin zer-ikusi aundia du. Ekintza ta poesia aurrez-aurre jarririk, ikus ditzagun batak besteari dakarzkion oztopoak. Batak geldi-eziña bear du berea betetzeko; besteak, berriz, baretasuna. Batak beti larri ta arin ibiltzea agindu; besteak, berriz, lasai ta paketsu.
Ez da ba arritzeko, gaur poesia ain baztertua ikustea. Ez da ere gaurko idazleak naiago izango dutela nobela-saillean sartu olerkian ordez. Emendik ez da bide onik. Orrela, ba, poesia gaurko atomo ta teknika kontuekin ez dabil oso ondo; bata bestearen aurka edo dabiltzala dirudi.
Egun, ez ahal ditezke elkar arturik ipiñi ekintza ta olerkia? Nire iritziz, bai; gehiago oraindiok, au da bear deguna. Ba-dirudi poesia lanerako oztopo dala, baiña ez da olakorik bere neurrian artuta.
Langillearentzat poesi-saillean sartzea denpora bear-berrezkoa galtzeko era polita da. Uste oker onen aurka egiten alegindu bear degu; denpora galdu ez baizikan beste era batera irabatea dala jakinarazi bear diegu.
Maiz baiño maizago gabiltza lanean, zertan diardugun ziur jakin gabe, dana azkar ta ondo egin naiz. Askotxo nekatzea, lan egitea dala uste degu. Geure buruari ziria sartzen diogu onela lan asko egin degun ustearekin ezer onik atera ez degunean. Paper artean burua sartu, liburuak erabili ara ta ona, kajoi guztiak irauli, luma artu ta luma utzi... geldik ezin egon behintzat. Au ote da lan egitea? Bai bikaiña onela aterak dan protxua.
Ondorioa, naiko buruauste, lepo gaiñean astuntasun ikaragarria ta... alere pozik geure lanakin. Egia nai izan ezkero, aitortu bearko degu au sarri gertatzen zaigula.
Ikus dezagun orain ondorio kaxkar onek iturburua nun duan. Begira: buruari lana eskatzen diogunean bearrezkoa da buru ori argi ta arin eukitzea. Baita ere bere indarrak agortzean, lasaialditxoa ematea. Baiña au da ematen ez dioguna. Agirian dago ahal izan baiño gehiago eskatzea kaltegarri zaiola. Ta lasaitasun une auek ematen ez dizkiogulako, edo ematen ez dakigulako, buruak ezin gero zuzen erantzun.
Paper artetik atera, baiño buruan gora ta bera arazoak ibiliarazten baditugu, ez da ezer irabaziko. Buruak beste tokirik bear du, beste gauzetara biurtu bear degu, aringarrietara. Ta aukerakoa da gero olerki-sailla orretarako! Bertan arkituko du buruak bar zuan gozagarri xamurra, egonleku biguiña, ta ortxe eskuratuko du bear duan indarra.
Aski dira unetxo batzuk gogoa bere tokira eramateko. Aski astitxo bat geure izatean degun gauzik goragarriena esnarazteko, erdi illik zegoan sentipena berpizteko lan ta nekeak menperatu zutena bere tokian jartzeko, zor zaion tokian. Lan ortan aritzea, denpora galtzea ote da? Olakorik esatea!...
Lana da gaur nagusi, ta bere mendean jausteko arriskuan gaude. Gure sentipena bere agindupean, jartzeko arriskutik atera bear degu. Ta sentipena esnarazteko poesia baiño ba ote da bide egokiagorik, bat ote da? Olerki aldera jo bear degu. Onek lagunduko digu gauz asko zuzen ikasten, ludiari alde ona ateratzen, egun makurrean arpegi alaia jartzen.
Oitu egin bear gera bein edo bein, lana aldamenera utzita, begi paketsu ta arpegi baretsuaz geure ingurura begiratzen. Horrela, begien aurrean gauzak ikusgarri zaizkigu.
Udaberrian txoriñoak bere txirritxio alaiekin gure belarriak gozatuko dituzte: loreak bere orritxoak zabalduaz begi-niniak bi izar disdiratsu bezela jariko; mendi ta zelai ta orlegitasunak begiari nekea kenduko; gauean izarrak keñuka gurekin jolasean ekingo. Neguan, berriz, lan-maia unetxo bat utzi ta goazen leiora, lurra estaltzen duan maindira zuriaren aunditasuna oraiñarte ez bezela nabaituko dugu.
Orduan bai izango zaigula errexa Jainkoarekin elkar-izketa xamur-xamurrean aritzea, bai «Bera» izan gaiñean nabaituaz, bai ta ere geure barnean; emen batez ere.
Eta zergaitik ez? Bailitike gero Jainkoak esatea: «Ez ninduzun ikusi aldamenean jarri nizkizun gauzetan. Begietarako ainbat ikusgarri jarri nituan, ta zure begiek ez zituzten ikusi; ainbat soiñu eder, ta zure belarriak sorgor. Nire abots ezkutua entzuteko ez zenun astirik artu...», ta abar. Ez al diteke au egi biurtu? Ni behintzat baiezkoan nago.
|