L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 III-IV Esku-azalak (1962-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Amama

 

Maruri'tar Erramun

 

Amama zarran

onginai guztik

billobatxotan

dagoz josirik.

 

Augaitik pozez

billobatxoa

joaten dala

amamagana.

 

Billobarentzat

beti amamak

goxoak edo

sagar zimelak.

 

Amaren moxu

bero-beroa

azterna barik

amama il ba'da,

 

Doian bakoitzan

amaman poza,

laztandutean

billobatxua!

 

Ama amamik

ez daun umeak

bekaizten ditu

ditunak biak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.