L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 III-IV Esku-azalak (1962-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Gaizki dabillenaren amaia

 

Bordari

 

Eskolatik piperka

pelotan jestari

aulkoak baztertuta

dabil Joxe-Mari.

Gaiztokeritan beti;

noiz-nai mutur-joka.

Gurasoak badute

nun dantzatu soka.

Alaere mutilla

ez zaigu zuzentzen.

Amatxoren negarrak

ez dute biguntzen.

 

Bide-txarrean dabil

aunditu ta ere.

Lapurretan asi da,

lanikan, batere!

 

Griña-zantarren mende

zearo xedeak,

arrokeria baizik

ez dauka gazteak.

 

Bein baño geiagotan

«aize girixian»

Gaiztoagoa irten.

obetu bearrean.

 

           * * *

 

Gizaeraille azkenik

Gertatuko zaigu.

Itsuskeri larria!

Urka-mendi tratu!!

 

           * * *

 

Orregatikan, gazte,

barrun ondo sartu.

«Gaizkian bizi danak,

gaizki amai oi du».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.