L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1963 I-II Izar (1963-urtarrilla/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Izar

 

Dorronsoro'tar Lukax

 

Ikaraz, ama,

Daldal, gauez;

Nire miñ-otsa

Entzuten ez?

 

—Il? Ez! Gezurra!

Bear dut nik!

—Iñor ez zu il

Zaitzakenik.

 

Nire biziaren

Argiila?

Ez! Noan, illun-

Pean, billa.

Noan, bai, laixter.

—Utzi! Utzi!

Arki bear dut

Nire urtzi.

 

Ama gabeak

Duen otza!

Sua niretzat,

gaur, izotza.

—Ez! Ez! Ai!!! Ama!!!

Oera ez!

 

Otoitz eginen

Baitut, aurrez.

—Miren, gizon au

Gaiztoa da.

Biali, makil-

Az emanda.

 

Oi! Miren! Ama-

Ren begiak

Dituzu! Malkoz

Zerk bustiak?

Ez jun, Miren. Zu-

Re malkoak

Nai ditu txuka

Mutikoak.

 

Amaren antza

Duzun Miren,

Esan zaidazu

Nun dan, arren.

Nun esan duzu?...

Nun? Zeruan?

Ikusten?... Ez da

Il, orduan!

 

Jainko'ak izar

Berria nai,

Ta gure ama,

Arki du gai.

Jun, bai; jun egin

Da. Baña, il?

Gezurti ori

Alper dabil!

 

Maite nau amak!

Jun danean,

Ez nau ez utzi

Illunpean.

Bi argi bitxik

Zugan diz-diz:

Aren begiek

Nire zoriz.

 

Orain, bai, Miren,

Jun zindeke.

Loa datorkit.

Ba-dut pake.

Zuk esana, ama:

«Jesus'i itz

Egin: auxe da,

Aurra, otoitz.»

Zerekin duzu

Jesus, pozez.

Itz egiozu

Nire ordez.

Bidali, ortik,

Gotzon ona,

Mutiko'k dagin

Lo sakona.

Ditzadan, orain...

Oñak luxa...

Ama... etsaiak...

Oro.. u... xa...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.