Poesia nolako
II. «Poesi txikien» dalakoa
Gaztelu
Lengoan «poesi garai» edo aundienaz jardun nun. Orain berriz eztet emen «poesi txikien» dalakoa zer dan mugatu nai. Ez bearrik ere. Olako asmoak zeintzuk diran «olerkari aundien» zeintzuk «txikien» erabaki-bearrean jarriko ninduke-ta. Eta ezta gauz errexa ontan bat etortzerik. Batez ere, «poesi txikien» dalakoari erantsi lezaioken irizpen txar-kutsurik baztertu nai nuke; orobat «poesi txikien» ori irakurtzeko errexago dalakorik, edo «poesi aundien»a ez aiñako dalakorik. Labur esan, ontan datza untzea: zenbat motariko poesi txikien ote dan, eta zergatik irakurri bear dan jakitea, alegia.
Gai oni antzemateko erarik egokiena auxe deritzait: olerki-bildurnetara egin, izan ere, «poesi txikien» arekin esan nai dan gauza bat au da, «bakarrik bildumetan irakurri oi diran olerti-motak». Eta dasagun, bidenabar, aldezko dala olerti-bildumak argitara ematea, baldin ondo ulertu ezkero, dituzten arriskuetatik gorde gaitezke bai baitira bilduma-zale deritzaieketenak, eta ezin baitute poesiarik bestela irakurri al izaten. Jakiña, bildumen, eta edozein noesiaren, balore lenena laket-garri izatea da; baña, ortaz landa, beste zenbait xede bete bear dituzte ere.
Bilduma-mota bat, bere-berez ederresten dana, olerkari gazteen, oraindik gutxi edo batere ez-ezagun diranen olerkiz osatutakoa da. Olako bildumak bai olerkarientzat bai irakurleentzat berebiziko balioa dute, naiz irizpide bateko tald,e baten lana -ematen dutlarik, naiz bakarrik belaunaldi bereko izateak lanean alkartzen ditularik. Geienetan, olerkari gazteari agirian mailka egitea konbeni zaio, osorik bere liburutxo bat argitaratzea lortu arte. Lenbizi, aldizkariak; eta ez ezagunenak, aldizkari txikiak baizik, garaiko poesia dakartenak eta gazteak berak egiñak. Maiz olako aldizkariak lankideen edo lankide izan ditezken artean bakarrik edatzen dira; eta geienetan eztira iraukor izaten, ez epe jakinean agertzen, baña oien ondorea beren ekiñaren neurriz gorako izaten da. Orrela, olerkari berriari bide-ematen zaio bere lana irarririk ikusi dezan, bere garaiko gutxi edo batere ez-ezagunenakin alderatu dezan, eta bere idazkera ulertu dezaketenen arreta ta irizmena iratzar dezan. Olerkariak lenbizi, jendarte ugariago edo adintsuago baten arreta beregana erakar baño len, besteen artean, eta bere belaunaldikoen barruan, bere lekua billatu bear du. Gañera, poesia argitaratzea ajola dienei, aldizkari txiki oik asiberriei begiratzeko ta auen aurrerapenei oartzeko bide-ematen die.
Bigarrenik, idazkidez antzeko edo zantzuko diran idazle gazteen arteko taldetxo liburu bat batean argitara dezakete. Maiz talde orek arauketa edo irizpide baten pean alkartu or dira; denborarekin taldea banaitu egiten da, aulenak suntsitu egiten, sendoenak aldiz idazkera berekikoago bat sortarazten. Baña taldea, eta taldearen bilduma, jomuga berri baten ongallu izaten da.
Azkenik, ba dira poesi berriaren bilduma ugariagoak, batez ere gazte aintzindari garaienak brldutakoak: auen balioa ontan datza, poesi-irakurleari gerta oi danaren berri ematen baitio, argitalpen edo idazki askoen azterketan ibilli-bearra izan eztezan; gero ere ausaz ondore aundiko deritzaizkioken zerbait olerkarren aurrerapenari antzeman baitezaioke. Jakiña, bilduma edatuenak erri bateko literatura osoa azken-belaunaldiraño sartzen dutenak dira; edo-ta bereziz lengo aro batekoa dakartenak; edo-ta azkeneko bi edo iru belaunaldikoen poesi «berria» dakartenak. Azl eneko ok ere orainaldiko poesi-mota besterik eztakartenen jomuga bera betetzen dute. Baña, olerkari ildakoen lana dakarten bildumei gagozkala, aztertu dezagun zertarako balio duten irakurleentzat.
Ezpairik gabe, olerkari aundienen lana dakarten bildumak olerkari aundi oien lan osoa ezagutzeko sarbide bezela izaten dira. Bildumak gañera ontan laguntzen digute, olerkari txikienik ba-ote-dan-edo-ez jakin al dezagun, aren lana zeatzago ezagutzea laket litzaigukenik, literatura-kondairetan ain agirian agertzen eztrran olerkari alegia, literaturaren ekarriari agian ezer gutxi eragin dioten olerkari, bearbada ikastaroko aziera-eskematan sartzen eztiran olerkari, baña alaere ausaz baten batentzat kontuzko izan ditezkenak. Nere ustez, edozein irakurlearen poesiarekiko griña ez-benetazkoa litzake, baldin norberaren aldetik kondairak ez ain aintzat artzen ditun olerkari batengana edo batzuengana ayer ezpalitz: ori, kondairako liburuetan aundienak bezela erizten diran olerkariak bakarrik zaizkioken irakurlea, besteen iritziei geiegi lotzen zaielako susmoa bai litzake. Olerkari au bearbada ezta ain aundia izango, diñokezute, baña neri beintzat bere lana laket zaida. Olako poesi bat ezagutzera egitea-edo-ez-egitea geienetan gordegalduan gertatzen dana da.
Bildumak bestela ere balio dute, baña biltzallea, berri-jakille on-ona izateaz gañera, ao-oneko izan bear du. Ba dira olerkari batzu geienetan gexalak izan diranak, baña noizeanbein dirdira bat-edo-beste izan dutenak. Irakurle geienak, ordea, eztute betarik izaten olerkari gexalen, baña alaere gai ta nabarigarri izan diranen, lan osoa irakurtzeko ta nai lituzken puska onak billatzeko; eta izanda ere, gutxitan balio luke olakorik egitea. Eta ortarako daude bildumak.
Alkar-alderatze aldetik ere kontuzko dira bildumak; bitarte laburrean, begiraldi batez ezagun diteke poesiaren ibillera; eta baldin gauz asko olerkari bat oso-osorik irakurriaz soillik ikasten badira, ba dira beste gauz asko ere olerkari batetik bestera igaroaz ikasten diranak. Erri-koplaetatik lenaldiko aldertitarren garaiko illeta-eresietara-ta, ziri-bertsoetatik Etxahunen zoritxar-kantuetara-ta, Elizanburu ta Lizardiren lirikara ta Orixeren barne-kanta sakonetara bein-banan egiteak, olerkari balear baten lana irakurtzeak eman eztezaken ikasketa unkigarria ta oarkaria da. Ala nola bazkari egoki atondu batean janari bakoitzaz ezbaña ainbeste gauza onen alkarketaz baitegu gozartzen, era berean poesian ba dira onelatsu artu bear diranak; eta zenbait poema ezberdin, ayurri bateko edo besteko ta garai bateko edo besteko egilleenak, batean irakur oi diranean, norberak batzuen da besteen berarizko txestalluna agirian jarri dezake, bakoitzak besteak eztuten zerbait bai baitu. Jakiña, atseki au txestatzearren, bilduma on bat bear da, baita ura iraultzeko oitura ere.
Gañerontzean ere, ba da mota bateko baño olerkari txikie!n geiago. Adibidez, poema on bat edo beste bakarrik idatzi izan dituzten olerkari; eta, orduan, eztauka iñorik bildumatik landara egin bearrik. Gutxi dira, ordea, irakurtzea merezi duten poema bat edo beste bakarrik utzi dituzten olerkari; bearbada, olerkari batek poema on bat idatzi baldin badu, aren gañerako lanean ba liteke baliodun beste zerbait izatea ere, batzuentzat beintzat. Askotan «olerkari txikien», bakarrik poema laburrak idatzi izan ditun ura dala uste oi da. Baña ori ezta beti orrela. Ba dira olerkari txikien, poema luze idatzi dituztenak, eta ba dira olerkari aundien, bakarrik poema labur idatzi dituztenak. Alaere, poema luzeak zail egiten da lan nagusi ta lan txiki lerrotan sailkatzerik. Lenengoen eta bigarrenen tartean ba da mota ta mail askotariko poema luze, eta beraz aundienen eta txikienen artean ezin da mugabide zeatzarik ezarri. Ori ala dalarik, ezta errexago poema laburrei dagokionez zeintzuk diran olerkari aundien zeintzuk txikien erabakitzerik. Gerta ditekena da, bildumetan olerkari baten poema batzu ezagutu ta gero olerkari berorren bilduma osoa irakurri-eta, bildumetan arki izanak bezin onak beste asko ere billatzeaz arriturik gelditzea. Bestetan ere gerta diteke, olerkari baten bilduma osoa atal bakoitzen bilketa baño zerbait geiago izatea. Eta ori onegatik izaten da, liburu osoa burubide edo asmo bati jarraika egiña dagolako. Asieran banaka egindako poema eder ematen dutenak, gero adimen-albañuz jositako gogaketa baten atalkide bezela agertzen baitira. Orrexegatik gertatzen da lfiburu osoa atal bakoitzen kopurua baño geiago izatea.
Eztet esan nai egiztapide au, guzia atalen bilketa baño geiago dalakoa, berez irizpide zuzen-zuzena edo betea danik, olerkari aundien bat txikien batengandik berexteko. Ezer ez bakunagorik. Esan nai detana, poema labur banakaz osatutako lan bat, bakoizka artuta agian aul-xamarrak iruditu-arren, egitamuz bat baldin bada, len-maillako poema luze baten aiñako izan ditekela, bere egillea olerkari «aundien» tzat eritzi al izan dedin. Esan ditekena, olerkarien ba-ezpadako garaitasunari ta garrantziari buruz, ba dala arau zuzen bat, naiz eta onerizte gutxi bada ere gizamendeen barna irmo-irmo dirauanik. Ezein onerizteak eztu beti berdin irauten leku berean: beti gorabera dabillen balore-merkatu bat da. Batzuk norbaiti berariz begiko zaizkiolako; beste batzuk beren gaiengatik, beste batzuk doai berezi batengatik, alako asmamen edo antze edo sentikizun batengatik, alegia. Letra larriz Poesiaz diardugunean, ba liteke bakarrik zauskada bizien bat edo esakun sorgiñen bat kutun izatea; poesiak, ordea, leio edo ikusgune asko du, sorginkeririk eztutenak edo itxas ikaragarrien aparretara zabaltzen eztiranak, eta alaere leio guziz begi-gogo-asegarri dira. Ba liteke bi irakurle ez izatea, olerkari bat, aundienetako ta aipatuenetako izanarren, bientzat zearo taju berdiñeko ditekenik: arego poesi-arau bat
bientzat zearo berdin danik. Ori dala-ta, olerkari auta bat batentzat neurri aundieneko ta bestearentzat txikieneko izan diteke.
Azkenik, gaurko poesiari gagozkala, zerbait adierazi nai nuke. Ba dira zenbait irizle edo kritikalari, olerkari berri baten lana ikutu bezin laster, uste onenaz poesi «aundien» edo «txikien» dala erizten dutenak. Irizlearentzat alako erlo olako dana egia dan-edo-ez alde bat utzirik, eztet uste ordea orren aguro erabaki bear danik. Nik geienaz au da esango nukeana, edozein olerkari berri baten lana irakurri-ala, benetazko edo jatorra dan-edo-ez. Ba-ote-du olerkari orrek aurretik esana dagonaren bestelako zerbait esaten? Edo-ta, bearbada, billatu ote du bestelako esakera bat ezbaña besterik esaten dun orri dagokion esakera ura? Alaere, ba dakit arriskuan nabillela, eztala ori bide ziurra. Bai baliteke esan nai dun arek neri zausk-egitea, eta esateko era ez billatu-izana nik alde bat uztea; eta ba liteke ere, irlazleak berez-bere zerbait esateko dabilkin idazkera berri dalakoa, antekeri edo erakeri bat izatea.
Askoentzat naiko izaten da edo bildumak irakurri erlo irizleak olerkari bat ontzat eman arte itxoin. Aurreneko bideak ez garamazki ain urrun; bigarrena ezta ain ziurra. Asierako, gure aldiari buruz, sinesgogor-samar izaten gera. Laket zaigu, bai, gure aroak erti garai bat sortarazi dezakela sentitzea nolabait ere olerkari aundi bat degulako usteak lasai sentiaraz gaitzake. Ezin uka uste laudoriotsua danik ori, baña aldi berean oker iriztera garamazke, baten bat olerkari aundi dala sinistuz, alakorik eztanean; erlo olerkari on bat gutxi-etsiz, olerkari aundi eztalakoan. Egia esan, gure arokoekin ezkenuke aundi-diranaz-edo-eztiranaz ain ajola izan bear; naikoa litzake jator ote-diran jakitea, auekiko aunditasun-arloa, ori erabaki dezaken epailari bakarraren eskuetan utzirik: geroaren eskuetan, alegia.
Poesi zarra ta berria irakurtzeko ta aztatzeko neurri ona izan bear da. Gaurko poesiarik iñoiz irakurtzen eztunaren txestamena ezta siñistekoa, oraindik gutxigo ori besterik irakurtzen eztunarena. Eta gaurko olerkari baten lana irakurtzen danean, etzaio ajolik izan bear «aundien» etako edo «txikien» etako dan irizteari, beraren jatortasunari baizik. Eta gero, «gauza beraren zerbait geiago ez-ote-da au?», galdetu bear da; edo, bestela esan, «lengo gauza bera ote-da, edo erabesteko?, erasten al dio zerbait lengoari?».
|