| 
 
 
Mendi zuri
 
 
 
XXX.
 
 
 
(Aiuritz-Burgete'ko mendiño bati)
 
 
 
Oi mendi zuri
 
        mendi txikia!
 
        O! mendi zuri,
 
        mendi garbia!
 
 
 
Oso samurki maite zaitudan
 
        mendi zuria,
 
zure gaina besarkatzeko
 
laño t'eguzki nai neuke izan,
 
        ene mendia!
 
 
 
Arrano txiki egaz nazala,
 
        ene kutuna!,
 
eguzkiaren izpi sutsuak
 
ez daian erre zure bularra,
 
        mendi laguna!,
 
neure egotxuz nai neuskizu egin
 
        itzal biguna!
 
 
 
Eguzki, laño, arranotxoa
 
        gaur ni ba'nintza,
 
zure altzoan nasai etzunik
 
ez neuke izango oraingo poza,
 
        zabal biotza!;
 
bakartadeko Aseden ontan
 
mundu latzetik urrun goxoan,
 
ez neuke entzungo orain dantzudan
 
        izadi-otsa!
 
 
 
              
             |