L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 I-II Etorkia (1964-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Nere ama'ren margiduria eskuratzean

 

William Cowper

euskaratzailea: Beiztegi'tar Ion

 

Oi! Ezpan orreingandik ederra zan Itza!

Isildu ziranetik latza iat bizitza.

Zeureak dira baikiz; irria biguna,

Umetan poztu nindun barre maitasuna:

Otsik iaurti ez arren, dasate ozenki,

«Ez zadiz goibel, seme»; «bildurrak egotzi!»

Iakindura emiea begirakunetik

(Onesgarri Ertia, Doanan menpetik

Barriz barriztu zauz-ta, ezilkortutean)

Dator neugana dirdiz, orain be leenean.

 

Amatxo maitearen gomutagarria,

Itsaro izan ez arren, ongietorria!

Abesti baldar onen eske zatozana,

Maitero abes daidan aspaldi ilik dana.

Aginduzkoz ez eze, Naia bere ez da mintz,

Atseginez bakarrik, eskean Zeu ba'zintz.

Musu orrek barriztuz semetako mina,

Usteak eun(du) beida gozagai arina,

Elisi'ko amesak neregan sortzean,

Ta une baten zinistu Bera dala aurrean.

 

Esan, oar ninduzun negarretan, Ama,

Iakitean umezurtz zeubarik nintzala?

Zure Gogo'a koka ete-zan nerean,

Bizi-ibilte atean kezkan zan semean?

Bear ba'da laztan bat nabaigor nai ta izan;

Bear ba'da malko bat Gogo'ak ba'leukan.

Ara! Guraso irriak dinost Baietz, bertan.

 

Ileta egunean entzun neuan Drauna,

Ikusi be ilburdia geldiro ioiana,

Ta leiotik alde-ta seintzaroko gelan,

negarrez agurtu zindudan;

Leor baretsu ortan arkiko al-zudaz,

Ta —inoiz-ez-artekorik— inoiz ez zuregaz!

 

Zure otseinak kezkan nere zoritzarrak,

Itzuliko zintzala sarritan esanak.

Zenbaterainok opa; Noiz arte zinistu!

Etsi ta bere, barriz leenera atzipetu.

Egunoro liluran itsaro izikorrak;

—Biar-izango-da-ta— atzipekor aurrak!

Orrela zenbat Biar etorri ta ioan,

Nere zori barrira etsi bitartean,

Urnetako minsorra legortu iatala.

Mina murritu arren, ezin aaztu AMA!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.